Cannes, non errailak ere urrezkoak baitira
Bukatu berri da Canneseko zinema jaialdia baina luze eta oblongoa da bere itzala eta amaigabea bere durundia. Izarrak izan ziren. Eta zinema egileak bertaratu. Ezagunak eta ezezagunak. Grand Auditorium Lumière jauregira doazen alfonbra gorriko eskailera horiek zapaltzeko eskubidea, baimena eta ohorea izan zutenak eta euren pelikulak pen drive gastatu batean eramaten zituztenak, inork ikusiko ote, inork erosiko bide, inork txalotuko akaso, duda mudatan beti.
Itxi ziren tratuak. Txikiak eta handiak. Netflix plataformak 50 milioi dolar ordaindu izan zuen Pain Hustlers izena duen proiektu bategatik. Thriller bat omen; farmazia-industrian eta laborategi ezkutuetan, non ote-otezko aferak gertatu ohi diren eremuetan murgilduko den istorioa.
Kementsu eta adore osoan agertu ziren pantaila ugaritan bi izen: Wild Bunch eta Films Boutique. Konpainia biek bandera bera altxatzen dute harro: zinema on, libre, independentearena. Agian merkataritzagunetako aretoak mukuru beteko ez dituena. Bai ordea munduko zinema jale orok aterpe hartzen dituzten saloiak. Wil Bunchek iazko Palmondoa irabazi zuen Titane sostengatu zuen hasieratik. Berlinen sortutako Film Boutiquek lau zine puska txokatzeko modukoren alde egin du aurten borroka fina La Croisette pasealeku ospetsuaren inguruetan. Hona hemen zerrenda, ez galdu bistatik. Haien berri izango duzuen gure etxeondotik ez hain urrun dauden festibaletan, gure etxe ondoko saloi maitatuetan, gure zineklubetan: Albert Serraren Pacifiction, Karma films banatzaileak gurera ekarriko duen Maryam Touzaniren Le bleu du Caftan, Ariel Escalante Mezaren Domingo y la niebla Costa Ricako ipuin malapartatua eta Iberia kontinente osoko lurretan parekorik ez duen Fogo-fatuo Portugalekoa.
Bai, maiatzaren azken larunbatean iritsi zen bere akaberara Canesekoa, baina dastatu gabe duzue gutako batzuek dastatu genituen zeluloidezko jaki gozoak. Edo gazi-gozoak. Edo gaziak.
Cannes. Bihoztoi arrimatu ziren zinemaren muturretan, iskinetan, bazterretan, ingurumaritan zain, desiran, desesperoan diren denak. Beraiek dira, izenaz eta ekinaz, Cannes Cinéphiles eta gordeleku duten aretoak bereziak oso, harri eta egur noblezko jauregitxoak, aspaldian herritarrek bereganaturik: Alexandre III, La Licorne, Le Raimu…
Zale/jale horietako batzuek Estibaliz Urresola Solagurenen Cuerdas laburra saritu zuten kontent asko. Bitxia bezain ederra garaikurra. Berezia bezain zinema oroipen eta irudiz gainezka zinejale horien elkartea. Saria, Urrezko Erraila zen, da. Kluba, berriz, Les cheminots cinéphiles…. Burdinbideetako langile zinezaleak!!!
Palmondoa da beti urrezkoa Cannesen. Eta urre kolorekoa Oz-eko aztiaren erresumara garamatzan bidea. Trenak eta trenbideetako beharginak zinemaren beraren hastapenetatik izan ditugu pantailan…. Beraz, sari hoberik, zinema gehiagoz jantzia, non aurkituko?
Zure interesekoa izan daiteke
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.