Baina ba al da zinema egiterik sosik gabe?
Ikuskizunaren munduan badira izenburu bereko bi kanta. Bata aspaldi-aspaldikoa, 1927koa. Besteak 30 urte berri ditu. Biek mezu bera bidaltzen digute. The Best Things of Life Are Free / Bizitzaren hoberena, debaldekoa da.
Polita oso, egokia zinez baina ederki daki entzule/irakurleak gezur hutsa dela esaldia. Baina ez du inporta. Gustura aditu ohi ditugu biak. Zaharrena maite ditugun ia izar guztiek egin dute abestu: Barbra Streisandek, Frank Sinatrak… Sidney Pollack-en They Shoot Horses, don´t They/Bailad bailad malditos/On achève bien les chevaux film garratzean mikatz entzuten zen. Bestea ordea , Grammy sarietan izan zen finalista. Mo´Money pelikularako sortu zuten Jam, Lewis, Michael Bivins eta Ronnie DeVoe hip-hop eta rapeko musikariek Luther Vandrossek eta Janet Jacksonek kanta zezaten.
Biak dira famatuak. Biak daude gutako askoren bizitzaren soinu bandan… nahiz eta ederki jakin gezur hutsa esaten dutela, mundu honetan ia dena pagatu behar duzulako. Askotan larrutik ere.
Zinema munduan badira hamaika etsenplu. Autore ausartetan ausartenek larrua eta esperantzak galdu ohi egiten dituzte euren ametsak errealitatera ekartzeko asmo zoro/ederretan.
Krudela izan da beti mundu hori irudikorrentzako. Are krudelagoak diru kontuak maneiatzen zituzten/ dituzten ekoizleak, merkatariak. Ez da ofizio merkea zinemarena. Garestia da dena bertan, nahiz eta egungo kamerak ez izan oraintxe arte ezinbestekoak ziren munstro horiek, baizik eta kasik poltsikoan gordetzen dituzun nano-gailuak.
Dirua inbertitu behar da teknologian, publizitatean, kopietan. Sosak behar dira izarrak kontratatzeko. Baita catering enpresa on bat nahi baduzu ere. Ez da pagotxa garraio zerbitzuei pagatu beharrekoa. Ezta garai hauetan, covid aferaz arduratzen direnen soldatak ere…
Ez. Zinema mundua (ez Hollywooden ez gurean ez gure inguruetako zeluloidezko lurretan) ez da debalde. Eta gutako askoren aburuz, pelikulak dira bizitzak dituen gauzarik onenetarikoak. Beraz, zergatik eta nolatan ez dira dohainik egiten, ikusten? Ba, Zergatik ez/ Parce que/Because/ Porque no…
Ez izan triste, arren. Beti daude salbuespenak multibertso gurean. Are gehiago, are harrigarriagoak, are, gozagarriagoak San Joan egunean estreinatzen badira. Ederki dakizuenez, San Joan egunean badago ametsak bete daitezen eskatzerik. Goiko Jaunari edo Behekoari. Ilargiari edo Eguzkiari. Aingeruei edo Demonioei.
San Juan egunean estreinatu zen, debalde, Amasa- Villabonako Gurea Aretoan sosik bat ere (bai, apika esajerazioz ari naiz idazten) kostatu ez den 20 minutuko pelikula bat, sustraiak lurrean, basoan, haranetan izan arren azpiko eta goiko munduetara hegan egiten duena. Digitalean eta droneak erbiliz burutua baden ere, zura, harria, burdina, sua dituena lehengai .
Baina sosik ere (agian euro batzuk besterik ez) ez da kostatu. Orain crowdfunding (finantzaketa kolektiboa, hots) izenaz ezagutzen dugun auzolanaz egin delako? Litekeena da. Baina istorioa haratago doa, zin egiten dizuet; egileek ez dute zentimo bat ere jaso beren lanaren eta ametsaren truke. Ez dute, alta, txanpon bat ere pagatu. Gaitz erdi. Galdu ez dute ezer galdu. Irabazi, gauza franko. Jokoan jarritako indarrak berreskuratzeko lagunek pasatako energia barne.
Orain plataformetarako, merkatuetarako, Arte Garaikidetako Zentroen pantailetarako, Naturan, Naturarekin, Naturarentzat sortzen eta gozatzen den Land Art izenaz ezaguturiko eremu bisualetarako bidea eta bidaiari ekingo dion Gizatasunetik Jainkotasunera lanaz ari natzaizue izkribuan.
Ez pentsa merezimendu gutxiko jendeak egina delako atera dela musu-truk eta urririk filma. Ez horixe. Inolaz ere. Dohainez beteriko jendaia agertzen da kamera aurrean, kamera atzean eta kreditu tituluetan. Alde batetik, gure kultura bizian sona onekoak, pisu handikoak eta arras estimatuak diren Ramon Balerdi eta Jon Iñaki Ormazabal sortzaileak. Basoetan, galdutako kaminoetan, abandonaturiko lantegietan, muga-ez-muga diren mendi lepoetan, Florentzian Azkaraten nola, tematu dira biak. Infernurako zein Paradisuetako pasabideak bilatzen, aurkitzen.
Filmean lanean ikusten ditugu. Eta kontu kontari. Euskaraz, gaztelaniaz. Biak uztartuz. Biak ala biak erraz eta erruz erabiltzen. Elkar komunikatzeko. Airean, suaren ondoan. Gauez. Egunez.
Nork hartu zuen kamera lepoan? Irudi kontuetan edozertarako gauza den Ernesto Jimenezek. Lantalde majo bat izan zuen ondoan. Droneak gidatzen eskarmentu polita duen Oscar Arregui hortik ibili zen aireko irudiak zehazten…
Akelarrean ibili ziren denak Azkarate eta Bedaioren artean. Baita Zunbeltz Antzerki Taldea ere. Eta Et Incarnatus Orkestraren musikariak eta eta eta… Jende pila. Aldamenetako herrietako ola gizonak, harginak, garraioetakoak…
Agian arrimatu ziren jakin-minez zirelako. Nahi zuten, genuen, denok jakin Jon Iñaki eta Ramon zuzen ote ziren euren burutaziotan. Beren esanetan, gure barrenetan gutako askok oraindik ezagutzen ez dugun jainko bat dago. Benetan????!!
Bila aritu ginen Amasa-Villabonan. San Joan egunean. Dohain. Debalde ere izan zen Aranburu Ardoak etxeak eta Pantta tabernak eskainitako luntxa. Jainkoak ere txurrutak eta txorizoak gustuko ditu, ez izan dudarik. Guk jainkotasuna badugu barrenetan, Goiko eta Beheko Jaun eta Andereek seguru badutela lagunen arteko pintxopotean gustura dabilen humanoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.