Egizu irri, musikak dirauen bitartean
Aspaldi-aspaldikoa, aspaldi zaharrekoa, antzinakoa, behinolakoa da auzia, afera, tirabira. Behin baino gehiagotan ekarri dugu orri honetara. Behin eta berriro izango gara, ez izan dudarik, sesio gozoan, disputa amaigabean: zinema irudia al da soil-soilik? Zinemak, zinema benetakoak, hitzik, soinurik, musikarik behar al du? Osatu egiten al dute film bat musikak, soinuak, berbak edo ikuslearen atentzioa desbideratu baino besterik ez?
Inork ez du eta ez du inoiz izango arrapostu zuzenik, jainko eta deabru guztiei esker. Eta ez du izango, gero eta nahitaezkoagoa, gero eta ezinbestekoagoa, gero eta osagai egokiagoa ari baita bilakatzen musika hainbat eta hainbat pelikula beren osotasun osoan harrapa /gureganatu ditzagun.
Hona hemen, zuen plazererako, zuentzako opari moduan, musikaren eta soinuaren aldeko bost etsenplu derrigorrezko: Fermin Muguruzaren Black Is Beltza II Ainhoa, Andrew Dominiken Blonde, Parker Finnen Smile, Brett Morgenen Moonage DayDream eta Claire Denisen Avec amour et acharnement.
Horietako bat ere ez litzateke den pelikula izango musikarik gabe. Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan aritu zen musikariaren animaziozko zinema puskan, kasu, kontakizunaren DNAn da zizelkatua, soinu banda. Egituratu egin du filma. Mamitu. Bere nondik norakoa markatu. Mursego, Imanol, Broken Brothers Brass Band, The Pogues, Barricada, Benny Moré, Cicatriz, Redskins… Horiek gabe, Ainhoa ez litzateke existituko….
Smilek ustekabean harrapatu gaitu beldurzale oro. Umezurtz sentitzen ginen momentuan iritsi zaigu, zeren urteetan zehar urriaren azken gauean gure etxe ondoko pantailak bete ohi zituen Halloween izenburuko sagaren akabera iragarri baitute aurten.
Zotinka ginela, Parker Finnek dardarazio berri eta eutsiezina eskaini izan digu, gure suizidioarekin bere burua elikatzen duen izaki baten hasierako potreta, hots.
Beldur ikaragarria sorrarazten duen filma da Parkerrena. Baina etxera bidean zure atzetik doana ez da kreaturaren itzala baizik eta Kanadan bizi arren, jatorriz Txilekoa den Cristobal Tapia de Veeren soinu bandaren oihartzuna. Gera zaitez entzuten azken kreditu tituluak bukatu arte. Ea belarriak tapatu gabe aguantatzerik duzun.
Jende frankok ez du onartu Carol Joyce Oatesen liburua abiapuntu hartzen duen Blonde izenburuko filma. Gogor eta krudel ari dira erasoan. Izugarrizko arte lan fikziozkoa dela ezin dute ameto eman. Uko eta muzin egiten diote Nick Cavek berak sortutako musikari ere. Bai, Norma Jean izena zuen Marilyn Monroe izar handi haren tragediari amesgaiztoaren doinua jartzen dion maisulan horri egiten diote iseka. Sinestezina, arras askoren jarrera esker txarrekoa.
Aldiz, txalo zaparradaz hartzen dute ikusle-entzuleek David Bowieren inguruko irudi eta soinu miraria den Moonage DayDream. Nola bestela? Momentu askotan zera sentitzen duzu zure nerbio-sistemaren puntetan: pantaila lehertzear dela. Zarataz, kolorez, edertasunez, misterioz, liluraz.
Claire Denisen Avec Amour et acharnement desiraren inguruko hausnarketa mingarria da. Hain da bertan garrantzi handikoa soinu banda, egunotan Errioxako hiriburuan kontzertua emango duen Tindersticks taldearena, ezen ingelesez jarri dioten izena hor entzuten den abesti baten izenburua baita: Both Sides of the Blade, Labanaren bi aho.
Ikusten? Hobe esanda, aditzen? entzuten? Soinurik gabe, zinemarik ez. Ala igual bai, igual izango litzateke baina emaitza ez zen iguala izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.