Zuen esku dago: edo Banpiroa edo Santiago Segura edo Winterreko Milady
Ez dira Gabonak unerik egokiena maila altuko zinemarako. Ez, ez dut penaz esaten. Izan ditugu urrezko momentuak urtean zehar. Orain, berriz, tropelean, arrapaladan, 2023 bukatu baino lehen, 2024a iritsi aurretik, Erregeak etortzeko esperantza eta Magoak joaterakoan, bizitza arrunta bueltatuko den tristuraz, estreinatzen dira pasa diren beste hamaika hilabeteetan pantailetan lekurik aurkitu ez duten filmak. Baita euririk gabeko zinema kobetan gozo-gozo ikusi eta gero errukirik gabe botatzeko modukoak diren bihotzik, arimarik eta burmuinik gabeko irudi pilaketa desastrosoak ere.
Bi adibide baino ez dizkizuet jarriko. Zertarako gehiago? Zertan penatu beharko genuke egunotan? Batak bekatu larria egin du arranditsu jokatzen duelako nahiz eta harro izateko zio bakar bat eduki ez: L´ombra de Caravaggio. Besteak ere engainatu nahi gaitu, ziria sartu. Antza, izugarrizko ekoizpena da, irudizko efektuz gainezka egiten duena, urpeko eta urgaineko izaki arraroekin pantailaren milimetro guzti-guztiak betetzen dituena. Bai, antza, film erraldoia da, gure etxe ondoko eta urrutiko areto guztiak hartu dituena. Bi ordu irauten du, eta ezer garrantzitsurik, ezer dibertigarririk, kontatzen ez duenez, denbora duzu kontu bati erreparatzeko: aspaldiko pelikula merke haien moduan, 2018an eginiko lehenbiziko filmetik hor bazterrean utzitako zeluloide hondakinak berrerabili dituzte! Makarroi alaenak, Aquaman and The Lost Kingdom eskaintzen diguten horiek!
Beraz, ezer onik ez denez etxetik kanpo, bila dezagun aterpe sutondoan. Hor, horrenbestek arbuiatzen duten Netflix plataforman, bada galdu proposamenik. Mintzatu gara luzeago, zuek hala nahi izanez gero, datorren urtean. Orain abisua, erne izateko deia baino ez dizuet egingo: 2023ko azken-aurreko aste honetan, proposamen horretako musikaz luzatuko dizuet berba.
Pablo Larrain txiletarraren El Conde duzue nire eskaintza beroa. Ez dut hitzik aurkitzen azaltzeko, definitzeko. Zer ote? Fabula tristatu bat, parabola arrarora? Dakigun eta ez dakigun oro zalantzan, kolokan, jarriko duen burla metafisikoa?
No, El Club, Spencer, Jackie, Ema, Post Morten maisulan ikaragarriak filmatu eta gero, Larrainek inoiz baino urrutiago jo du, muga guztiak gaindituz. Oraingoan, herioaren itzalek hartua dirudien zuri-beltzezko kontakizun batean, mendeetan zehar iraultza denen kontra bortizki jardun duen banpiro bihurtzen du…. Augusto Pinochet diktadore krudela! Banpiro klasikoak nola, hilezina izateaz neke-neke da eginda. Aldean duen lagun bakarra (banpiroek horrelakorik badute ere) nor eta… Margaret Thatcher! (zinez, zin degizuet).
Hasiera izugarria du, eta gerta liteke gero pixkatxo bat ahulduz joatea, baina ez du inporta, hain baita brutala, paregabea hasieran jasotzen duzun zirrara. Hezurretan, begietan, neuronetan.
Eta esandakoa, adi musikari. Filmaren abiapuntuan, egunotan sarri entzungo dugun Johan Straussek sorturiko Radetzky Matxa aditzen da. Segituan datorrenak, ostera neurrik ez duen ustekabean harrapatuko zaituzte. Derrepentean, Sting dugu kantari. Baina oso kantu harrigarrian; opera baten aria ematen du… opera baten aria baita. Stingek Cold Song abesten du, eta Kanta Hotz hori Henry Purcellek 1691ean konposaturiko King Arthur operan agertzen da. Benetan, hotzak besarkatuko zaitu. Bai antzokian zaudela, bai zure etxe barruko pantailaren bozgorailuetatik entzun orduko, hezur-muineraino sartuko zaizu. Oraingoan ere, herioa. Oraingoan ere, bizitzaren negua. Oraingoan ere, jaurti bat denboran. Aroak zeharkatu izan ditu musika honek banpiro baten orro bihurtu arte. Irakur ezazue letra (adore nahikoa baduzue, bederen): Zenbaterainokoa ote zure ahalmena? Elurra eternalaren sakontasunetik atera nauzu eta. Ez duzu ikusten zaharregia naizela, ezin dudala ezta mugitu ere…? Utz nazazu hotzez hil…
Bai badakit, ez du ematen Gabonetarako ez pelikularik ez musikarik aproposena. Tira, zuek aukeratu edo El Conde edo… Santiago Segura Bizarzurirena egiten La Navidad en sus manos-en. Ez al da erdiko biderik? Bai, Lapurdin bazarete, Hiru Mosketarien bigarrena ikusteko parada duzue. Eta honetan, Milady Winterrekoa da protagonista nagusia, Hori erregalua, hori!
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.