70 mmko zeluloidea? 35ko? Ez, Super 8!
Behin batean ba izan zen 35 milimetrotan egiten zen zinema sekulakoa. Behin batean ba izan zen 70 milimetrotan egiten zen zinema klase eta neurriz kanpokoa. Garai haietan, zinema zen munduko, planetako, galaxiako, unibertsoko eta artean ezagutzen ez genituen multibertso horietako ikuskizunik handiena
Zeluloidea, lehengai fisikoa, material fisiko baino fisikoagoa zen (da). Ukitu zenezake. Moztu zenezake, biribildu, hedatu; lotu, soltatu. Zikintzen zen. Hautsak hartzen zuen. Baita oxidoak tintatu, zapuztu ere (Ikus Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian emango duten God is a Woman filma…). Kariñoz garbitzerik bazen (bada, erreparatu zaharberritzen diren ahanzturak hartuak ziren hainbat harribitxi horiei…) Margotu zitekeen . Bai, Méliès aztiak, zinema jaio berria zela, eskuz margotu zituen bere film zenbait; urteak joan, hamarkadak etorri, Sistiaga gureak burutu zuen parerik ez zuen balentria , e erera baleibu izik subua aruaren... izenburu ezinezko pelikula baten fotogramak pintzelaz pintatuz. 1968 urte fama handikoaren beste atrebentzia izan zen berea, entziklopedia guztietan zinema esperimental goreneko sailean aipatzen dena.
Zeluloidea, zinemarako, irudirako, euskarri fisikoa, oso fisikoa. Biniloa nola, kasetetako zinta nola.
Garai haietan, noiz artean digitala, birtuala eta horrelako hitzak erabiltzen ez genituen… pelikula denak zeluloidean filmatzen ziren. Denak. Bai orain unibertsitate bat baino gehiagotan ikertzen ari diren Etxeko filmak deituriko horiek (cine doméstico gaztelaniaz, home movies ingelesez, film amateur edo cinéma à domicile frantsesez), bai aretoak betetzen zituzten Hollywoodeko superekoizpen haiek.
Bazen neurri ezberdinetako zeluloidea. Familia bakazioetan, paseoan edo ospakizunetan zireneko pelikula haiek 8 milimetrotan filmatu ohi ziren, eskuko kamera dardarti batez, bai, baina baziren ere formatu pixkatxo handiagoko lan profesionalak, artistek sortuak. Filmin plataformak altxor eskaintzen ditu horietako batzuk (eta ez pentsa, ez hain antigoalekoak), 16 milimetrotan eginak. Izenbururik nahi? Teddy Bears marrazki bizidunak, dokumental pila, iragan hurbil, oso hurbilekoak diren Alice Rohrwacherren Lazzaro felice, Todd Haynesen Carol, Oliver Laxeren beraren O que arde. Eta… Euskal Herriko zineklubetan ikusgai izan berri den Riddle of Fire harrigarria,...
8 eta 16 milimetro horiek badute testura berezia. Tamaina horretako pelikula ez da, inolaz ere 'sortzez garbia' eta suabea, leuna, fina. Alderantziz, latza, kasik gordina, suertatzen da ukitzean. Ez da, ezta ere, laua pikortua baizik. Ezaugarri horiek guztiak zuzendarien etxekaltetzat jotzen ziren pasa garaietan. Orain berriz, egungo sortzaileek beren sorkuntzarako baliabide ezin artistikoagotzat jotzen dute zakartasun delizios hori
35 mm eta 70 mmek, berriz, izugarrizko ehundura zuten. Are, dir-dir egiten zuten eta argazki zuzendariak amesturiko/asmaturiko edo Naturatik beratik jasotako argi guztiak hartzen zituzten eta handitu, edertu. 35 mmko zabalera duen pelikula 1898an asmatu zuten Edison, Dickson eta Eastman jaunek. 1909an bihurtu zen zinema neurri estandar. Alta, egun zinema areto gutxik daukate 35 mm horiek proiektatu ahal izateko gailuak. Horrexegatik, nostalgiak bultzaturik eta joan diren urtetako edertasunaren egarriz, zinemagile paregabe batzuek erabili izan dute euskarri eder hori 21. Mendean ere. Nortzuek? Tarantinok, Christopher Nolanek, Lanthimosek, Scorsesek, Eggersek.,. 35tan dira filmatuak: Los odiosos 8, Interstelar, La favorita, El sacrificio de un ciervo sagrado….
Aspaldi zaharrean, publizitateak esaten bazuen ikusi behar zenuen filma 70 milimetrotan zela egina, ederki asko eta segituan baieztatzen zenuen ikusgarria, espektakularra, izango zela. Dena kabituko zen pantailan. Are, pantailatik ihes egiten zuten irudirik ere bazela pentsatzen zenuen pelikula aurrera joan ahala, Ben-Hur, Cleopatra, West Side Story, … Gaur egungorik? Baaai Oppenheimer! Baina Euskal Herrian ezin izan dugu 70 horietan ikusi. Hurbilen geratzen zitzaigun aretoa, 70 mmtan proiektatzeko baliabideak dituena, hots, Bartzelonako Phenomena aretoa zen…
Gaur mila pelikula filmatzen dira digitalean. Batzuek (animaziozko Spider Man horiek) zeluloidearekin konbinatzen dute digitalizazioa. Baina, zeluloidearekiko min gozoak hor dira, Iruñako Punto de Vista jaialdian baieztatu izan dugun bezala. Hasteko, Oscar Alegriaren ZinzinDurrunKarratz, Super 8ri egindako kanta bat da… familiaren etxean aurkituriko Super 8ko bobina zahar batzuekin filmatua! Ez zen izan lan erosoa, ezta erraza ere. Eten egiten zen zeluloidea, soinurik ez zuten pelikula horiek eta 2minutuko filmaketa batek 25 euro kostatzen zuen. Beraz, serio demonio erabaki behar zer filmatu, noiz eta nola.
Bartzelonan jaioa eta Parisen sortzaile diharduen Ana Lopez Lunasek Oskarrek hartutako erabaki bera hartu zuen eta Trànsitos, sanferminen gaineko bere sormenezko lan esperimentala, Super 8ko kamera batez filmatu. Ikaragarria suertatu zitzaion esperientzia. Hain zen balio handikoa eskuan zeraman kamera ez baitzen ausartu 'txupinazo'ra arrimatzen, dantzan, tragoxka, builan den jendetzak ez ote zuen deskalabratuko… Bestalde, hain dira zaurgarriak bai pelikulak bai gailuak ezen filmatua zuen material erdia ezabatu zitzaion. Digitalean ari zen segurtasun kopia grabatzen, baina hondakinekin joko egin nahiago zuela erabakiz, eutsi egin zion Super 8ari.
Emaitza? Amets-irudi ezin tentagarriagoa, estrainioagoa…
Viniloak nola, kaseten zinta nola, 8mmko zeluloidea modan da, berpiztu da. Zinemagintza abangoardian diren askok ezinbesteko dute jolasean zein esperimentuetan jardun ahal izateko. Garestiak dira bobinak eta zailak maneiatzen kamerak eta proiektagailuak baina gogoak oztopo guztia gainditzen ditu, etxekalte etxeonura bihurtuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.