Pelikula askotarako, Sofia; pelikula askotarako, Arkasha
Zinemaz elikatzen garenok ez gara, inolaz ere, jende arautua, ez gaude burutik oso sano, ez. Izugarrizko gorabeherak ditugu gure aldartean. Bastante bipolar gaituzue. Maiz zeru goienetan sentitzen gara eta sarri infernu beheretan gaudelako inpresioa hartzen dute gure ondoan izaten atrebitzen diren horiek.
Aparretan gaur eta mixeria psikiko gorrian bihar. Mundua bere akaberara datorrela pentsatzen genuen bart, eta unibertsoaren jabe bagina bezala jokatzen dugu gaurko/biharko ordu txikietan. Maite dugun elikagai/droga beharrak jota gaudela ematen du orain, eta gailurrean eguzkitan bageunden legez jokatzen dugu ordu batzuk geroago.
Arraroak gara zinejaleok. Bitxiak. Xelebreak. Ulertuko gaituenik ez da. Ez psikologorik, ez apaizik, ez aztirik, ez terapeutarik, ez psikiatrarik, ez coach horietakorik. Gure ondoan bizi direnek sendaturik, sasoian, gure onetara etorriak garela uste dutenero, berrerorikoa etortzen zaigu. Abisatu gabe. Sintomak isilak dira. Isilak bezain beldurgarri/tamalgarriak.
Zinema baino droga gogorragorik hartzen ez dugunok ederki asko dakigu legezko /ez legezko drogen arteko boteretsuenaren mendekoak garela. Ezin ukatu. Ezin salbatu Ezin sendatu. Gainera, nire irudiko, ez dugu sendatu, salbatu, ihes egin nahi. Onartu dugu gure patua. Aitortu dugu gure leialtasuna parekorik ez duen diktadore/nagusi/errege baten aurrean. Aitortu besaulki-patio baten gainean belauniko.
Saiatu dira adituak gu konprenitzen, ahaleginak egin dituzte zientzialariek gure aldarte aldaketak aztertzeko asmotan. Terapeuta onbera batek baino gehiagok kantatu dizkigu Gora bihotzak, penak zokora antzeko melodia ziztrinak, alegeratzeko intentziotan. Derrepentean biribilketa basa bati ekiten diogunean polizia etorri zaigu atzetik, baina esnetan gaudenean ez dago ez ertzainik, ez mossorik, ez mikeleterik geldituko gaituenik….
Horrelako zeru/infernuan bizi ohi garenok argi eta garbi aurreikusten dugu datozen bi hamabostaldietan zehar tenore onean edo tenore txarrean izango ote garen, duda izpirik gabe. Eta sekula ez da kontrakoa pasatzen, inoiz ez gaude oker gure hautematean: bizpahiru pelikula hala moduzko ikusi izan baditugu azken boladan, bizitzak ez duela zentzurik pentsatzen dugu ezkor, eta zoko batean kikiltzen gara, Azken Judizioa noiz gertatuko zain.
Noizbehinka, alta, gaixotu gaituen berak salbatzen gaitu. Tristezia petralean ito hurren gaudela, zinemak botika libratzailea eskaintzen digu. Hartu bezain pronto, hor gaituzue errotak, erraldoiak, tsunamiak garaitzeko prest.
Hori gertatu zaigu gutako askori azken egunotan. Pelikula trakets, petral, mingarri, txepel, txotxolo bat baino gehiago irentsirik, azkenetan geundelako beldur ginela, abisurik gabe, zalaparta egin barik, bi film apartek besarkatu gaituzte. Besarkatu eta segurean jarri. Aintza eta intza gure bi emakume salbatzaileri, atrebentzia osoz, izuaren klasikoetan klasikoenetarikoa den The Omen filmean kontatu ez zen hori bere The First Omen sekulakoan kontatu digun Arkasha Stevensoni, hots, eta Sundance Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia lortu ostean bere Animalia erregalatu digun Sofia Alouiri, alegia.
Izan dadila gure enkontrua urte eta pelikula askotarako, Arkasha, Sofia. Aise, eroso, animos, airos ibiltzen zarete biak fantasiak trazaturiko muga definiezinetan. Eta haratago ere. Zuk, Arkashak, men egiten diezu generoaren ezaugarriei. Men errebelde eta matxinoa da zurea, ordea. Ezarritako baldintzak zure egiten dituzu, eta Polanski zein Zulawski harriturik utziko zituen diskurtso eder, ilun, beldurgarri, oso fisikoa eta oso infernuzkoa burutzen duzu.
Zu, Sofia, zure jatorrizko Maroko hartzen duzu esparru, eta zientzia fikziozko film kosmiko bat eratzen duzu bertan; kosmikoa, bai, baina lurrean, lur berdaderoan oinutsik dabilena. Zure horretan, eztabaida filosofiazkoak, erlijiozkoak, politikazkoak suertatzen dira, tentsioa inoiz baretu barik. Blade Runnerreko erreplikante eder hura, Orioneko gerrikoan espazio- ontziak sutan ikusi zituen hura, harro litzateke zurekin.
Esker mila aunitz, Arkasha, Sofia. Aldi baterako bada ere, sendatu gaituzue. Sendotu. Alegeratu. Bizi gaituzue.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.