Ekoizleak izarrak direnean…
Zinema jaio berri-berritan, pantailan ez ziren agertzen ez pelikula motz-motz haien egilearen izena ezta pertsonaiak antzezten zituzten haienak ere. Pelikula ordaintzen eta plazaratzen zutenena baino ez zen ikusten mirarien jauregiak, ezusteko barrakak ematen zuten leku horietan non, sarri, exkax pagaturiko piano-jotzailea egoten zen zoko batean, pelikula laguntzen zuen musika zuzenean sortzen. Chaplin eta beste asko nortzuk ziren jakin aurretik, buruz ikasi zituen jendeak ekoiztetxe askoren izenak, Frantziako Pathé eta Gaumont, Estatu Batuetako Keystone…
Horiek historiaurreko kontuak dirudite egun. Ez izan horren ziur. Hollywood errealitatea zen urrezko garaietan, ekoizlerik handienek botere eta aginte osoa zuten estudioetan. Aktoreek zenbat kobratuko zuten erabakitzen zuten, eta ez zegoen negoziaziorako tarte handirik. Inori aholkurik eskatu gabe hautatzen zituzten hurrengo urteetan gailurrean izango zirenak, baita afixetan agertuko ziren beren izen asmatuak ere.
Erruz hitz egin eta idatzi da 'Haizeak eramana' filmaren inguruan, kasurako. Dena kontatu da pelikula mitiko horren gainean. Zenbat zuzendari izan zituen, zergatik aukeratu zuten Ingalaterrako aktore bat Estatu Batuetako Hegoaldeko alaba zen Scarlet O´Hararena egiteko. Zenbat izarrek ez zuten lan hura lortu, nahi bazuten ere… Tirabirak, liskarrak, pasadizoak… Dena dakigu, baita den-dena zerotik eraiki zuen ekoizlearen izena ere: David O´Selznick.
Aurrera egin zuten garaiek. Alemanian UFA zen bertakoen ametsak sortzen zituen ekoiztetxe nagusia. Espainiako Gerra Zibilean ere, Francoren aldeko zinemagileek UFAko estudioetan filmatzen zuten gustura. Handik gutxira Francok mende izango zuen herrialdean CIFESA zen ekoiztetxerik handiena, kartoi-harrizko pelikula historiko arrakasta handikoak kaleratzen zituena.
Urteak joan, urteak etorri, eta gurean zerbait aldatuko zela sinesten, amesten hasi ginen. Frankismoaren azken hamarkadetan, Hernaniko semea zen ekoizle gazte eta animoso batek beste zinema bat egiterik bazela aldarrikatu zuen, bere dirua eta bere libertatea (itxurazkoa bazen ere) arriskuan jarriz. Elias Querejeta zuen izena eta bera gabe Carlos Sauraren, Victor Ericeren, Fernando León de Aranoaren izenburu asko ez lirateke existituko….
Mendez aldatu ginen. Baita milurtekoz ere. Gaur, Euskal Herria mailan badauzkagu A las mujeres y alos libros canto pieza ezin ederragorik aurrera atera zuen Txintxua etxea eta Iparraldeko Gastibeltzako erdi kortsario majoak…
Egun, joan den mendean nola, ekoizlerik gabe, pelikularik ez. Horrexegatik, bai Oscarretan, bai Goya sarietan, bai Frantziako Cesarretan, urteko edo denboraldiko edo jaialdi jakin bateko filmik onenarentzako saria jasotzeko una iristean, oholtzara igotzen direnak ekoizleak dira.
Alta , bazen urte mordoxka egunotan gertatzen ari dena ikusten ez genuela; boteprontoan, ekoiztetxearen aipa egiten da pelikula bat komentatzeko, aztertzeko, goratu edo zapuzteko. Pelikulak, jakina badu zuzendaria. Eta ez nolanahikoa, punta askotako Saint Maud ezeroso hura erregalatu zigun Rose Glass britaniarra baizik. Pelikulak, nola ez, baditu antzezleak ausarten artean ausartenetarikoa den Kristen Stewart eta The Walking Dead eta Z Nation telesailetan ezagutu genuen Kathy O´Brian, akziozko aktore lanetan ibilitako antzezle eta emakume puska, fisikoki arerio gutxi aurkitu duena. Munduan barna eta harago. Pelikulak badu izenburua. Jatorrizkoa Love, Lies Bleeding da, eta Hegoaldeko karteldegian Sangre en los labios bezala dago ikusgai eta eskandalubide.
Pelikulak bazterrak nahasi ditu, eta haizeak harrotu. Zaila definitzen, zailagoa sailkatzen, Bruselako zinemaldi fantastikoan estreinatu zeneko gauean elkar joka bukatu zuten ikusleek. Zinemaldi fantastiko guztien ohiturari jarraituz, batzuk hasi ziren pantailan ikusten zen harekiko burla eta brometan. Beste batzuek, berriz, txarto hartu eta protestatu…. Polizia joan zen, eta aretoa hustu behar izan zuen…
Bada, hori guztia aztertzen dutenek behin eta berriro aipatzen dute, alde edo kontra, Sangre en los labios balentria erotiko- fantasiazko- beldurrezko -western ilunabarreko hori ekoitzi zutenen deitura. Aipu egin, argibide bezala, filmak sortu duen demasia azaltzeko asmo eta intentzioetan. Bai onerako bai txarrerako…
Eta nola du izena diru-leihatilako gailurrean den film estrainio, atrebitu, zakar, markaz kanpoko hori aurrera atera duen etxeak? A24. Ez da oso handia, ez du dirua opari, baina superheroiena ez den unibertso zeluloidezkoaren gailurrean da. Eta ez ditu aspaldiko Hollywood haren moduan zinema jendea gobernatzen, era bastante dexentez baizik.
Askok A24 izena kasik belauniko esaten dute, beren lehenbiziko proposamena Oscarra bereganatu zuen Todo en todas partes al mismo tiempo hura izan zelako. Beste jende ugari aspalditik zen susmotan A24koak ez baitira murgiltzen abentura korrientetan. Nicolas Cage aktore izan zuen Dream Scenario hura ere ekoitzi zuten, amesgaizto itxura zuen beste atrebentzia
Love Lies Bleedingek sorturiko ika-mika, kalapita, elkarren kontrako salaketak eta laudorioak amatatu ez diren egunotan, A24 ikurra ezagutu dugu berriro igualik, berdinik, parekorik ez duen beste pelikula baten kreditu tituluetan, Alex Garlanden Civil Warrekoetan, alegia.
Ez ahaztu letra: A. Ez ahaztu zenbakiaren digituak 2, 4. Zer pentsa, zer eztabaidatu, zer idatzi franko emango baitu A Hogeita Lau horrek. Ez izan duda izpirik.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.