Zazpigarren edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esku-hartze artistikoei eskainiko diete Durangoko Azokaren Sormen Beka

Durangoko Azokaren 15.000 euroko saria jasoko duen lanak "Euskara Jendea" izango du gaitzat eta Durangoko Arte eta Historia Museoan edo-eta museo inguruan egiteko aproposa izan beharko du.
Abenduaren 5etik 8ra egingo dute aurten Durangoko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea.
Abenduaren 5etik 8ra egingo dute aurten Durangoko Azoka. Argazkia: Gerediaga Elkartea.

Durangoko Azokak eta Durangoko Udalak Durangoko Azokaren Sormen Bekaren zazpigarren edizioa aurkeztu dute gaur, Bizkaiko udalerrian. Aurtengoan, esku-hartze artistikoei eskainita egongo da 15.000 euroko dirulaguntza, aurrekoetan literaturari, musikari, ikus-entzunezkoari, bideojokoei, arte eszenikoei eta familia ikuskizunei egon den bezala.

Irailaren 21era artekoa da proposamenak aurkezteko epea, eta eskaera formulario, sortzailearen curriculuma eta portfolioa eta proiektuaren memoria bidali beharko da izena emateko, gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera.

Epaimahai batek aukeratuko du proposamen irabazlea, eta horren emaitza Durangoko 2025eko Azokan ikusi ahalko da. Sortzaile berriei bideratuta dago Sormen Beka, eta aurkezten duen proiektua artistaren lehen edo bigarren esku-hartze artistikoa izan beharko da.

Lanaren gaia "Euskara Jendea" izango da, eta proposamenak Durangoko Arte eta Historia Museoan edo/eta museo inguruan egiteko aproposak izan beharko dira.

Durangoko 59. Azokan, aurtengoan, jakingo dugu zein proiektuk irabaziko duen beka.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X