Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Esnaola Agirre konpositoreak irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria

Tolosar musikariaren 'LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez' musika proiektuak irabazi du 2025eko deialdia.
Jon Esnaola Agirre
Jon Esnaola Agirre

Jon Esnaola Agirre 24 urteko konpositore tolosarraren 'LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez' musika proiektuak irabazi du 2025. urteko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria.

2019tik, 35 urtetik beherakoek Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien arloetan izandako jardunari begiratzen dio sariak, Eusko Ikaskuntzatik jakinarazi dutenez.

Proiektua Nestor Basterretxea eskultorearen omenez sortu zen, kultura garaikidearen oinarrizko figura gisa, eta euskal nortasunean sakonki errotutako artearen bilaketan inspiratuta, eta folklore autoktonoaren elementuak jaso eta berrinterpretatzen ditu, ikuspegi abangoardista eta berritu batetik. Horrela, "egungo lengoaia artistikoek kultur ondarearekin modu bizian, eguneratuan eta eraldatzailean hitz egin dezaketela" agertu nahi du konpositoreak.

Borondate horrekin berarekin, Jon Esnaola Agirrek hainbat lan konposatu ditu aurretik euskal eskultoreen irakurketetatik abiatuta: Eduardo Chillidaren 'Idazkiak' eta Jorge Oteizaren 'Quousque tandem...!' edo 'Gravitaciones', 'Euskal Ahaide Kosmogonikoak', 'Luz Oscura' eta 'Atauts', besteak beste.

'LUUR' 76 interpreterentzat idatzita dago, eta hamar minutu inguruko iraupena du. Udan estreinatuko du EGO Euskadiko Gazte Orkestrak, Unai Urrechoren zuzendaritzapean.

6.000 euroko saria jasoko du Esnaolak. Egun, azken konposizio urtea egiten ari da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X