Bill Murray aktore estatubatuarra, Arriaga antzokian, ekainaren 19an
Ekainaren 19an, Bill Murray estatubatuar aktore eta komiko ospetsua Arriaga Bilboko antzokian arituko da. Ghostbusters eta Lost in translation film ospetsuen protagonistak Jan Vogler biolontxelo-jotzailearekin batera sortu duen proiektua oholtzaratuko du, New Worlds.
"Musika, literatura eta poesia uztartzen dituen emanaldia da", antzokiko antolatzaileek azaldu dutenez, "zeina Bill Murrayk ingeles hutsean antzezten baitu, agertokian aipatu Jan Vogler, Mira Wang biolinista eta Vanessa Perez pianista lagun dituela". Emanaldia ingelesez da, eta euskarazko eta gaztelaniazko gainidatziak jarriko dituzte (aktoreak inprobisatutako ataletan izan ezik).
Sarrerak 36,50 eta 70 euro arteko prezioan daude salgai.
Zure interesekoa izan daiteke
“Itzalaldia”, “soldadutza”, “flotilla” eta 2025ean “desiraungi” diren beste hitz batzuk
UZEI terminologia eta lexikografia zentroak bukatzear den urtean ahoz aho ibili diren 25 hitz aukeratu ditu. Joan den astean, “muga-zerga” aukeratu zuten urteko hitz bezala UZEIk berak eta Euskaltzaindiak.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.
Pantxoa eta Peioren bigarren agur-kontzertua: 2027ko urtarrilaren 9an BECen!
Bikoteak bere ibilbideari amaiera emango dio bi kontzerturekin BEC!en: urtarrilaren 10ekorako sarrerak ordu gutxitan agortu ziren eta bigarrena iragarri dute orain: 2027ko urtarrilaren 9an.
“Muga-zerga” izan da aurtengo hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat
“Atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga” adiera duen izena aukeratu dute Akademiak eta UZEI terminologia eta lexikografia zentroak urteko hitz gisara. “Aduana-zerga” Euskaltziandiaren Hiztegiak jasotzen duen forma baliokidea “askoz gutxiagotan” erabili da.
Goya, Jasper Johns, Steve McQueen, Dan Flavin, Ruth Asawa eta Rosalind Nashashibi, euskal museoetan 2026an
San Telmo Museoak, Artiumek eta Guggenheim Bilbao Museoak datorren urteko programazioa aletu dute.
Gatiburen azken agurra, audientzian lider ETB1en
Musikarik, dantzarik eta festa girorik ez zen falta izan atzo bi ordu eta erdiz BECen. Talde bizkaitarra arrakastara eraman zuen 'Musturrek sartunde' kantuarekin amaitu zen askoren oroimenean iltzatuta geratu den kontzertua.
Milaka pertsonak azken agurra eman diote Robe Iniestari, Extremoduroko abeslariari, Plasencian
Ilara luzeak sortu dira Plasenciako kongresu jauregian, jarraitzaile asko bertaratu baitira musikariari agur esatera. Aurrerantzean, Robe Iniesta izena izango du eraikin horrek.
Urrezko domina eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Lourdes Iriondo kantariari
Hilondoko aitortza egin dio Urnietako kantari, idazle eta irakasleari eta bere ahizpek jaso dute Foru Aldundiak emandako oroigarria. Ekitaldia omenaldi hunkigarri bilakatu da. Senide eta familiako kideekin batera, eta euskal kulturgintzaren ordezkaritza zabala bildu da.
Balenciaga museoa “josten duten eskuei” begira
Getariako Balenciaga Museoko Igor Uriak hamar urte eman ditu Cristobal Balenciaga jostun handiaren tailerretan lan egin zuten emakumeen lekukotzak eta objektuak biltzen: irudiak, dokumentuak, lanabesak... Paris, Madril, Bartzelona eta Donostian, 2.000 enplegatu izatera iritsi ziren, eta horietako batzuk Getariako museoan batu dira gaur.
Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.