Zortzigarren deialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Komiki bat sarituko du Durangoko Azokaren Sormen Bekak

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak ematen duten 15.000 euroko beka bakarka gehienez ere bi lan argitaratu dituen komikigile edo komikigile talde batentzat izango da.
Sormen Beka DA Irati Bazaeta "Harien isla"
Irati Bazaeta 2024ko Durangoko Azokako Sormen Bekaren irabazlea

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka DA! deialdia abiatu dute, zortzigarrenez. Aurtengo deialdian, komikiari begiratuko diote, aurrekoetan literaturari, musikari, ikus-entzunezkoei, bideo jokoei, arte eszenikoei, umeentzako animazioari eta arte plastikoei begiratu zieten bezala.

Gehienez ere bakarka bi lan argitaratu dituzten 18 urtetik gorako sortzaile edo sortzaile talde batek jasoko du 15.000 euroko dirulaguntza, eta 2026ko Durangoko Azokan aurkeztuko du emaitza.

2025eko irailaren 21ean, 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea, eta interesdunek izena emateko formularioa, curriculuma eta portfolioa, proiektuaren memoria eta komikiaren laginak (sinopsia eta argumentua, pertsonaia nagusien diseinua eta 6 orrialde) bidali beharko dituzate gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera.

Lan irabazlearen berri 60. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da, eta 61.ean erakutsiko da emaitza, 2026an.

Lehenago, aurtengo Durangoko Azokan, 2024ko Sormen Beka DA! deialdiaren irabazlea ikusi ahalko da: Harien Isla izeneko esku-hartzea, Abadiñoko Irati Bazetaren eskutik.

Zure interesekoa izan daiteke

DAPRO Durangoko Azokaren ekimena
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Azaroaren 25ean eta 26an izango da DA! PRO topaketaren zazpigarren edizioa

Sortzaileen eta eta programatzaileen arteko elkargunea eskaintzen du Durangoko Azokaren ekimen honek.  Familia ikuskizunen egileek eta musikariek euren proposamenak aurkeztuko dituzte kultur zein euskara teknikari, liburutegietako dinamizatzaile eta jai-antolatzaileen aurrean, azaroaren 25ean (familia ikuskizunak) eta 26an (musikariak), Durangoko Bizenta Mogel liburutegian.  Familia ikuskizun hauek aurkeztuko dituzte: Oñatiko Algaraz ikuskizun elkartea (Potx eta Lotx Lagunekin topa!), Josan Aramayo (Kanutoren Anaia), Lanku (Txepeldunak haurrentzako bertso antzerkia), Lanku (Teilatupean), Lanku (Bertso garbitzailearena), GRAMA Kolektiboa (Erresinolaren Kantua), Euskal Barrok Ensemble (Xirribit) eta Zurrunka Teatro (Pulcinella Txio-Txinela). Parte hartuko duten musikariak, berriz, hauek izango dira: Sueder, Sara Zozaya, Gartxot, Jonkass, Hondora, Ilargi, Maialen Ibarra, Uxue Kerejeta, Euskal Barrok Ensemble eta Maider. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X