Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fermin Leizaola etnografoa zendu da

81 urte zituen Euskal Herriko artzaintzaren kultura ikertu eta dokumentatu zituen gizonak. Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari izan zen, 45 urtez, eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen 2018an.
Fermin Leizaola etnografoa
Fermin Leizaola

Fermin Leizaola etnografoa zendu da, 81 urte zituela, hainbat eta hainbat urtez Euskal Herriko artzaintzaren kultura ikertu eta milaka pieza jaso eta dokumentatu ondoren.

Euskal landa inguruko usadioen ikertzaile, Fermin Leizaola artzainen etnografoa 81 urterekin hil da. 15 urterekin eman zuen izena Aranzadi Zientzia Elkartean. Minereologia eta Espeleologiarako interesa zuen ordurako, baina, elkartearen baitan sail hura desegin berria zela-eta, Historiaurreko taldera batu zen. Berak hartu zuen, orduan, Espeleologia saila berpizteko ardura: dozenaka kobazulo ikuskatu, neurtu eta katalogatu zituzten ingurua ondoen ezagutzen zutenen laguntzarekin, artzain eta baserritarrekin.

Baserri eta artzain haien munduarekin liluratuta, batez ere, 1970eko hamarkadatik aurrera ekin zion landa guneko piezen ikerketa eta bilketari.

Txintxarriak, zeramika piezak, lan tresnak, argizaiolak... Mota guztietako milaka pieza bildu eta sailkatu zituen. Iaz utzi zuen 45 urtez bete zuen Aranzadiko Etnografia saileko zuzendari kargua eta jaso zuen elkarteko lagunen omenaldia. Eusko Ikaskuntzako kideek 2018an aitortu zioten Manuel Lekuona saria.

Leizaolaren aldeko hileta elizkizuna bihar, asteazkenarekin, 18:00etan egingo da, Donostian, San Ignazio parrokian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X