Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Olatuaren enbatean. Emakumeak eta itsasoa XX. mendean" erakusketa Bermeoko Arrantzaleen Museoan

18:00 - 20:00

Kostaldeko emakumeen lana funtsezkoa izan da arrantzan eta itsas historian, baina ez da aintzakotzat hartu izan;  gizonezkoena izan da beti ardatz.

Hori dela eta, emakume horien lanak  izan duen, eta duen garrantzia aldarrikatzeko, Bermeoko Arrantzaleen Museoan Olatuaren Enbata erakusketa antolatu dute.

Neskatila, saregile kontserberetako langile zein emakume armadoreen eguneroko lana erakusten duten objektuak jaso dituzte, baita emakume horien testigantzak ere.

Era berean, bisita gidatuak zein hitzaldiak eta mahai inguruak eskainiko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X