2025eko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
Iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren saio bat

2025ean, 22.425 jarduera kultural programatu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2025eko Programazio Kulturalari buruzko Txostenaren arabera, 2024an baino % 8,5 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoan, 61 jarduera kultural izan ditu ziren, beraz, batez beste, Kulturaren Euskal Behatokiak Kulturklik euskal kultura atari eta agendatik jasotako datuen arabera.

Ekitaldi horien guztien (kontzertuak, antzerkia, bertsolaritza, hitzaldiak, zinema eta ikus-entzunezkoak, ipuin-kontalariak, ikastaroak eta tailerrak) % 39,5 euskaraz egin ziren, eta beste horrenbeste, % 40 baino gehiago, doakoak izan ziren, Ibone Bengoetxea Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta lehendakariorde lehenak aurkeztu dituen datuen arabera.

Ekitaldien artean, 2025ean 5.898 kontzertu, antzerki eta zirkuko 4.612 emanaldi, 972 dantza emanaldi (hamarretik ia sei, doakoak), 1.063 bertso-saio, eta 1.313 erakusketa zenbatu zituen Kulturklik webguneak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan.

Ibone Bengoetxea sailburuak agerraldian esan duenez, etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak apustu egiten du kulturaren arloko hazkundea (+% 8,5 ekitaldi gehiago, 2024arekin alderatuta; +% 20, 2023arekin alderatuta) “sendotzeko eta proiektatzeko”, Kulturaren arloak 86,6 milioi euroko aurrekontua izango du 2026rako, iaz baino % 8,5 gehiago, “eta horietatik 50,5 milioi euro artistei eta sektore kulturalei zuzeneko laguntza emateko erabiliko dira”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X