Martxoak 9-12
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dferia: dantza eta antzerkia, 'nortasun' kontzeptuaren inguruan

28 konpainiak 29 ikuskizun aurkeztuko dituzte Donostiako 8 agertokitan. Gehienak antzezlanak izango dira, baina dantza eta diziplina anitzeko emanaldiak ere egongo dira.
Dferia
Dferia

Dferia arte eszenikoen Donostiako jaialdiaren hogeita batgarren edizioa martxoaren 9tik 12ra izango da. Aurten, ikuskizunen % 51 antzezlanak izango dira, % 39 dantza eta % 11 diziplina anitzeko emanaldiak.

Aurtengo ikuskizunek nortasuna hartuko dute hizpide: “Identitatea adiera zabalean: norberarena, nork bere buruaz duen kontzientzia, edo norberaren bilaketa; kolektiboa, hainbat alderditan: politika-, migrazio-, gizarte-, kultura- eta arte-kontuetan, hautu sexualean edo genero-auzietan. Bakarka edo taldean, bestelakotasunak eta haien ondorioak, batzeko, banatzeko edo barne hartzeko faktore diren aldetik”, antolatzaileek azaldu dutenez.

Jaialdian, hiru programa bultzatuko dituzte: Eszena T, mugaren bi aldeetako konpainien arteko harremana sendotzeko helbidea duena; Iberoamerikako leihoa, dFERIAra datozen profesionalen artean Iberoamerikako ikuskizunak hedatu, sustatu eta bultzatzeko eta Latinoamerikako jaialditan euskal konpainien presentzia sustatzeko; eta dFeria Dantzan, dantza bere ezaugarri bereziak eta garrantzia duen diziplina gisa sustatzeko atala.

Lau egunez, Donostiako zortzi agertokik antzerki eta dantzako 29 ikuskizun hartuko dituzte Euskal Herriko (guztien % 45), Estatuko (% 30) eta atzerriko (% 25) konpainien eskutik.

Zure interesekoa izan daiteke

"Desobedienteak 18/98" antzezlana
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tanttakak "Desobedienteak 18/98" antzezlana estreinatuko du Arriagan

Maria Goiricelayak idatzi eta Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok egokitu eta zuzendu duten antzezlanak desobedientzia zibilaren ibilbide bat marraztu, eta 18/98 sumarioan murgiltzen du ikuslea. Euskarazko bertsioa gaur, urtarrilak 8, estreinatuko dute, Arriagan, eta gaztelaniazkoa bihar, urtarrilak 9, agertoki berean. Gero, biran izango da ikuskizuna: Eibar, Zarautz, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Hondarribia...  

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X