Antzerkia eta dantza asko, dFERIAko 31 ikuskizunetan
Arte eszenikoen Donostiako azokaren 32. edizioko eskaintzaren % 15 izango da euskaraz. Tanttaka Teatroak 'desobedienteak 18/98' auziari buruzko antzezlana aurkeztuko du martxoaren 15ean.
Danish Dance Theatre taldearen "Bloody Moon by Marina Mascarell" ikuskizunak irekiko du dFERIA. Argazkia: Jubal Battisti
dFERIA arte eszenikoen Donostiako azokaren 32. edizioa martxoaren 14tik 18ra egingo dute, eta 31 ikuskizun oholtzaratuko dituzte guztira, beste horrenbeste konpainiaren eskutik; horien ia erdiak dantza emanaldiak izango dira eta besteak antzezlanak, horien % 15, euskarazkoak.
Sarrerak abenduaren 19an jarriko dituzte salgai, Donostia Kulturaren webgunean.
Bloody Moon by Marina Mascarell Danis Dance Theatreren lanak irekiko du dFERIA, Victoria Eugenian, artista gonbidatutzat Danimarka eta ardaztzat “legatua” izango dituen edizioan.
Danimarkatik etorriko dira, halaber, Uppercut Danseteaterren Samba, (martxoak 15 eta 16, Tabakaleran), eta Paolo Naniren La carta antzezlana, keinu antzerki garaikidearen klasikotzat jotzen den introspekzio-ariketa.
Victoria Eugenia Antzokian, Tanttaka Teatroak Desobedienteak estreinatuko du martxoaren 15ean, 18/98 sumarioa ardatz duen antzezlan politikoa.
Gainera, Led Silhuettek eta Iruñeko Ganbera Abesbatzak ezkontza-erritua berrikusiko dute martxoaren 17an erakutsiko duten ikuskizunean, gorputzaren mugimenduen, zuzeneko musikaren eta irudien bidez, Victoria Eugenian bertan, eta antzoki horretako programazioa Sisifos zirku garaikideko ikuskizunak itxiko du.
Ane Gabarain aktorea Jose Millan-Astray Espainiako Legioaren sortzailearen larruan jarriko da Cantando bajo las balas lanean, Antzoki Zaharreko programazioari hasiera emateko, eta Sensación térmica K Produccionesen lanak itxiko du espazio horretako egitaraua, Vanessa Espinek eta Adolfo Fernandez joan den ostiralean zendu zen aktore eta zuzendariaren lanak.
Euskarazko eskaintzari dagokionez, Txalo Produccionesen Arizona, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola protagonista dituena; 52 Hertz , Ados Teatroarena; eta Dejabu konpainiaren Itzulera nabarmentzen dira.
Zure interesekoa izan daiteke
“Andereño” antzezlana saritu dute Max sarietan
Anita Maravillas euskal konpainiaren txotxongilo ikuskizunak haur, gazte eta familientzako lan onenaren saria jaso du bart, Meridan. Gainera, Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Max saria irabazi du, eta Ezezagunok Irungo afizionatuen antzerki elkarteak, gizarte arloko Max saria.
“Laster eroriko da” Metrokoadrokaren “komedia basatiak” irabazi du Korrikaren Sorkuntza Beka
Metrokoadroka kolekitboaren proiektuak 23.000 euroko laguntza jasoko du, eta emaitza 2027ko azarotik 2028ko apirilera bitartean antzeztuko da, Korrika Kulturalaren barruan.
Euskal antzerkia, Meridara begira
Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.
Euskaldunak zazpi ikuskizun aurkeztuko ditu Aste Nagusiko programazioan
‘Euskalduna Nagusia’ izenburupean, "Cabaret" musikala, "El Caserío" zarzuela, "Menú cerrado", "Operación Maletero - Kastañuela Western" eta "El amor no se reproduce en cautividad" antzezlanak, "Z.U.K.U.A." euskarazko umore ikuskizuna eta "Marika de Gernika" bakarrizketa programatu dituzte abuztuaren 19tik irailaren 26ra arte.
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan
Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
45 konpainia eta ia 100 emanaldi Leioako Umore Azokan, maiatzaren 14tik 17ra
Kale antzerkiko Leioako azokaren 26. edizioan, hogei bat euskal konpainiak hartuko dute parte. Gainera, topaketa profesionaletan, sektoreko 300 agente inguru bilduko dira.
“La maestra”, “Welcome & Sorry” eta “Torcidxs”, Max sarietarako izendatuta
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.
Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik
Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.
Arriaga Antzokiak La Cubana taldearen "La cuisine de ma cousine" lana eskainiko du udan
Kataluniar konpainiak 29 emanaldi egingo ditu Bilboko antzokian, abuztuaren 13tik irailaren 13ra bitartean.