Otsailak 2,3 eta 4
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"La sed del minotauro" Alex Gerediagaren antzezlana estreinatuko dute asteburuan

"Antiheroiei buruzko istorioa" otsailaren 2an euskarazko eta gaztelaniazko bertsio elebidunean eta otsailaren 3 eta 4an gaztelaniaz taularatuko du Khea Ziater taldeak.
"La sed del minotauro"
"La sed del minotauro"

La sed del minotauro Alex Gerediagaren antzezlana estreinatuko dute otsailaren 2an (euskarazko eta gaztelaniazko bertsio elebiduna) eta otsailaren 3 eta 4an (gaztelaniaz), Arriaga antzokian, Bilbon.

"Maitasuna bilatzen duten antiheroiei buruzko istorioa da", antzokitik azaldu dutenez, "ia aintzat hartzen ez dituen mundu batean maitasuna bilatzen duten horiei buruzkoa". Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Leire Ucha, Arrate Etxeberria eta Txubio Fdez. de Jauregui dira aktoreak Khea Ziater konpainiaren lanean.

Alex Gerediagak zuzendu du antzezlana, baita testuak idatzi ere. Izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez ari da lana, "zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez".

Zure interesekoa izan daiteke

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X