26. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Itzulera” Dejabu konpainiaren lanak irabazi du Donostia Antzerki saria

2025ean Donostian konpainia profesional batek euskaraz publiko helduarentzat egin duen lan onena izan da, epaimahaiaren arabera. 12.000 euroko saria eta margolan bat jasoko du konpainiak sari gisa, martxoaren 27an, eta antzezlan irabazlea taularatuko dute.

"Itzulera" Dejabu konpainiaren antzezlana
"Itzulera". Argazkia: © Renata Etanowski

Itzulera Dejabu konpainiaren antzezlanak lortu du 26. Donostia Antzerki saria, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen duten aintzatespena; lan hori izan da, epaimahaiaren arabera, 2025ean Donostian konpainia profesional batek euskaraz eta publiko helduarentzat taularatutako antzezlan guztien artean onena.

Dejabu konpainia irabazleak 12.000 euro eta Nora Pilarte Galdona margolariaren lan bat jasoko ditu sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Saria eman ondoren, antzezlan irabazlea eskainiko da.

“2025ean, helduentzako 27 antzezlan ikusi ahal izan ziren Donostian euskaraz, eta 14.423 ikusle joan ziren, orotara, horien 57 emanaldietara, batez beste, 253 ikusle emanaldi bakoitzeko”, Kerman Orbegozo Pertsona, Ekonomia eta Aurrekontuen Kudeaketa eta Euskarako Zinegotzi Ordezkariaren esanetan.

Itzulera “road movie lotsagabe eta psikodelikoa” da: antzerki konpainia bateko hiru kidek, Ainarak, Urkok eta Mirenek, Mexikora egiten duten bidaia kontatzen du “erritmo biziko komedia existentzial honek”, konpainiak azaltzen duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

"Desobedienteak 18/98" antzezlana
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tanttakak "Desobedienteak 18/98" antzezlana estreinatuko du Arriagan

Maria Goiricelayak idatzi eta Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok egokitu eta zuzendu duten antzezlanak desobedientzia zibilaren ibilbide bat marraztu, eta 18/98 sumarioan murgiltzen du ikuslea. Euskarazko bertsioa gaur, urtarrilak 8, estreinatuko dute, Arriagan, eta gaztelaniazkoa bihar, urtarrilak 9, agertoki berean. Gero, biran izango da ikuskizuna: Eibar, Zarautz, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Hondarribia...  

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du. Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira. Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

"Muro de piedra" antzezlanak estreinatuko du Garabia Pabellón 6eko Gazte Konpainiaren espazio berria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Muro de piedra" antzezlanak inauguratuko du Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren espazio berria, Bilbon

Bilboko udal antzoki berrian ikusiko den lehen antzezlana "oroitzapen baten historia da". Torremolinoseko Pasaje Begoña kalezulo txikian, polizia-sarekada masibo bat egin zuten errepresio frankistatik ezkutuan askatasunez bizitzen saiatzen ari zirenen kontra, 1971an.  Markel Hernandezen testua Aritz Castillok, Nora Urdanpilletak, Nerea Sanzek, Pino de Pablosek, Markel Urrestarazuk eta Arnatz Puertasek zuzendu, sortu eta interpretatu dute, talde lanean. Guk Sanzekin eta Castillorekin hitz egin dugu.  Emanaldiak azaroaren 6tik 23ra egingo dituzte, ostegunetik igandera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X