Antzerkia
2020/01/16 - 14:33
Marie de Jongh konpainiak ‘Ikimilikiliklik’ ikuskizuna aurkeztuko du
Helduei eta umeei zuzendutako antzezlana da Jokin Oregik zuzendutakoa. Arriaga Bilboko antzokian abiatuko dute bira, urtarrilaren 21ean eta 22an.
2019/11/27 - 21:39
'Simplicissimus' kabaretaren estreinaldia, Bilboko Arriaga Antzokian
Umoreak izan ditzakeen mugez hausnarketa egiten dute. Horretarako Alemaniako kontzentrazio esparruetan bukatu zuten hiru umoregileren istoria hartzen da abiapuntutzat.
2019/10/17 - 11:40
'‘Jauría’ ikuslearen bihotzean, urdailean eta buruan lehertu behar da'
Jordi Casanovas ‘Jauría’ antzezlanaren idazleak La Manada auziaren epaiketako transkripzioetan oinarritutako obra hurbildu digu. Bilbon taularatuko dute, urriaren 17, 18, 19 eta 20an.
2019/10/15 - 18:44
Tanttakak 'Utzi mezua seinalearen ondoren' antzezlana estreinatuko du
Arriaga Bilboko antzokiak hartuko du lanaren lehenengo funtzioa, urriaren 15ean euskaraz eta biharamunean, urriaren 16an, gaztelaniaz.
2019/10/15 - 14:03
Tanttakak lan berria estreinatuko du Arriagan
‘Utzi mezua seinalearen ondoren’ asteartean estreinatuko dute euskaraz, eta asteazkenean gaztelaniaz. Arantza Portalbesen eleberri baten egokitzapena da.
2019/10/10 - 11:25
Ximun Fuchs: 'Artista gisa dugun rola estali diren min edo zauriak gizarteratzea da'
Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiak elkar hartuta itzuli dira, laugarrenez, “Zaldi urdina” Ximun Fuchsek zuzendutako lanean, drogaren inguruan itzalean utzitakoak agerian uzteko asmoz.
2019/10/09 - 16:33
Bihar estreinatuko dute 'La Viga' antzerki-thrillerra Gasteizko Ur Biltegian
Zer jarrera gaude aldatzeko prest? Zer da handiagoa, mugatzen gaituena eraisteko desioa ala hori egiteko beldurra? Galdera horiek egitenitu 'La Viga' antzezlanak.
2019/07/04 - 12:04
Arturo Fernandez asturiar aktorea hil da, 90 urte zituela
Aktore eta antzerki munduko enpresaria ospitaleratuta zegoen, Aktoreen Espainiako Sindikatuak baieztatu duenez.
2019/07/01 - 12:37
Kalealdiak kale antzerkiko 80 ikuskizun eskainiko ditu Bilbon
Brandakadabra musika bandak abiatuko du, uztailaren 1ean, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren 20. edizioa.
2019/06/07 - 23:06
'Kaldearte' kaleko antzerki jaialdia hasi da Gasteizen
Gaurtik igandera arte 70 ikuskizun inguru izango dira erdialdeko eta alde zaharreko kaleetan. Guztiak doakoak dira, areto barruan egingo diren gutxi batzuk kenduta.
2019/05/21 - 12:48
'La ternura' Alfredo Sanzolen lana, antzerki ikuskizun onenaren Max saria
Gainera, “Erritu” Kukai euskal konpainiaren lanak koreografia onenaren lana irabazi du arte eszenikoen Espainiako sarietan, eta “The Opera Locos”ek ikuskizun musikal onenarena.
2019/05/20 - 15:13
Gaur banatuko dituzte Max sariak Valladoliden, zazpi euskal izendatu daudela
Alfredo Sanzol, 'Erritu' Kukairen ikuskizuna eta Ertza eta Gorakada konpainiak Arte Eszenikoen Espainiako sariak irabazteko hautagaiak dira.
2019/05/16 - 12:37
Leioako Umore Azokaren 20. edizioa hasiko da ostegun honetan
Gaur, ostegunarekin, abiatuko da kaleko artisten azokaren edizio berria, eta igandean bukatuko da.
2019/05/03 - 00:26
'Apocalipsis' ikuskizuna Bilbon, 'Circo de los Horrores' konpainiaren eskutik
Hondamendi naturalek, gaixotasunek, gerrek eta lehorteek eragindako egoera batean aurkitzen da gure planeta, eta euren helburua da ikusleei gogoraraztea.
2019/04/23 - 11:57
'Antzerkigintzan, gaur egungo errealitateak eta borrokak islatzen ari dira'
Urtero bezala, hamalaugarrenez, Artedrama arte eszenikoen plataformak aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizaleak batuko ditu Aulestin Pazko Astean. Irantzu Azpeitia kidearekin hitz egin dugu.
2019/04/02 - 13:36
Zazpi izendapen euskal lan eta profesionalentzat, Max sarietan
Alfredo Sanzol, 'Erritu' Kukairen ikuskizuna eta Ertza eta Gorakada konpainiak Arte Eszenikoen Espainiako sariak irabazteko hautagaiak izango dira.
2019/03/28 - 13:04
Emilio Sagik 'komedia lehergarri' bihurtu du 'Luna de miel en el Cairo' opereta
Arriagan taularatuko du Bilboko antzokiaren zuzendari artistiko ohiak bere azken ikuskizuna, apirilaren 3, 4, 6 eta 7an.
2019/03/20 - 14:03
‘West Side Story’ izango da uda honetako musikala Arriaga antzokian
Bilboko antzokiak musikal historikoaren 30 emanaldi eskainiko ditu abuztuaren 14tik hasita.
2019/03/15 - 12:40
Donostia Antzerki Saria, ‘Sherezade eta tipularen azalak’ lanarentzat
Vaivén Producciones etxearen antzezlana izan da, epaimahaiaren ustez, 2018an Donostian antzerki konpainia profesional batek euskaraz helduentzat eskainitako onena.
2019/02/23 - 15:29
Enrique Piñeyrok 'Volar es humano, aterrizar es divino' lana estreinatuko du Bilbon
Hegazkinei beldurra kentzeko asmoa du Argentinan izugarrizko arrakasta eskuratu duen bakarrizketa horrek.