Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur banatuko dituzte Max sariak Valladoliden, zazpi euskal izendatu daudela

Alfredo Sanzol, 'Erritu' Kukairen ikuskizuna eta Ertza eta Gorakada konpainiak Arte Eszenikoen Espainiako sariak irabazteko hautagaiak dira.
'Ulisesen bidaiak', Gorakada
Gorakadaren 'Ulisesen bidaiak', haur, gazte eta familientzako ikuskizun onenaren sarirako hautagaia

Max Arte Eszenikoen Espainiako Sariak gaur, maiatzak 20, banatuko dituzte, Valladoliden, eta euskal antzerkigintzak ordezkaritza izango du bertan, beste urte batez.

Antzezlan onenaren sarirako hiru hautagaietako bat La ternura Alfredo Sanzol iruindarraren lana da, eta The Opera Locos Klemark Espectáculos Teatrales egoitza Bizkaian duen enpresak ekoitzitako lana ikuskizun liriko eta musikal onenaren eta jantzi diseinu onenaren ataletan lehiatuko da.

Halaber, Erritu Kukai konpainiaren ikuskizunak ere bi hautagaitza ditu, koreografia onenarena eta dantzako gizonezko interprete onenarena (Eneko Gil). Hautagaitza bakarra lortu du, bere aldetik, Gorakada taldearen Ulisesen bidaiak lanak, haur, gazte eta familientzako ikuskizun onenaren atalean.

La teta de Janet Ertza konpainiaren antzezlanak, bestalde, ikuskizun eszenikorako konposizio musikal onenaren saria irabaz lezake.

Zure interesekoa izan daiteke

Max sariak "Andereño" Anita Maravillas konpainiaren lana
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal antzerkia, Meridara begira

Max arte eszenikoen Espainiako sariak ekainaren 1ean banatuko dituzte, Meridako Erromatar Antzokian. "Andereño" da hautagaitza gehien dituen euskal lana, hiru. Ganso & Co konpainiaren "Welcome & Sorry" kaleko ikuskizun onenaren atalean da finalista, Iruñeko Las Nenas Theatrek lan berri onenaren saria lor lezake "Torcidxs" sariari esker, Irungo Ezezagunak taldeak zaleen Max saria jasoko du eta Jesus Cimarro ermuar ekoizleak Ohorezko Maxa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X