Urtarrilak 21
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marie de Jongh konpainiak ‘Ikimilikiliklik’ ikuskizuna aurkeztuko du

Helduei eta umeei zuzendutako antzezlana da Jokin Oregik zuzendutakoa. Arriaga Bilboko antzokian abiatuko dute bira, urtarrilaren 21ean eta 22an.
'Ikimilikiliklik'
'Ikimilikiliklik' urtarrilaren 21ean estreinatuko dute, Arriagan, Bilbon

Marie de Jongh konpainiak “beldurrak” jorratzen ditu, hitza erabiliz lehenengoz, Ikimilikiliklik antzezlanean. Urtarrilaren 21ean eta 22an estreinatuko dute, Arriagan, haurrei eta helduei zuzendutako antzezlana, eta bira luzea egingo dute gero: Leioa, Donostia, Santurtzi, Eibar, Mungia, Gasteiz, Durango, Andoain…

Beldurrak ditu ardatz istorioak, eta “sorginei sekulako beldurra zien baina, denborarekin, sorgin bihurtu den emakumea” da protagonista. “Beldurraren izaera zikiratzaileaz” dihardu lanak, “gure erabakien gainean botere gupidagabea du, baina, aldi berean, gure identitatearen parte ere bada eta berarekin bizitzen jakin behar dugu”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik

Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X