Lankidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak euskarari buruzko erakusketa egingo du San Telmo museoan

Euskararen iraganari eta etorkizunari buruzko erakusketa izango da Eusko Jaurlaritza, San Telmo museoa eta Donostiako Udalak egingo duten lehendabiziko elkarlana.
San Telmo museoa obrak Argazkia: EITB
San Telmo museoa obrak Argazkia: EITB

o Jaurlaritzak euskarari buruzko erakusketa egingo du San Telmo museoan. Hori izango da San Telmo museoa eta Donostiako udalarekin egingo duen lehen elkarlana. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan hiru entitateek sortu duten lankidetza aurkeztu dute. Horren arabera, hiruen artean koordinatuko dituzten eskaintzak antolatuko dituzte Donostiako museoan. Euskarari buruzko erakusketa 2012an iritsiko da.

Odon Elorza alkateak esan duenez, apirilean irekiko ditu ateak berriz ere San Telmo museoak, 450. urteurrena bete baina urtebete lehenago hain zuzen ere.Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuen 300.000 euro bideratu ditu San Telmo museora eta datozen 2012, 2013 eta 2014an 350.000 euro bideratuko dituela iragarri du Urgellek.

Blanca Urgellek esan duenez, San Telmo ez da Euskal ondarearen erakuslehioa bakarrik izango, adimenean barneratzeko atea ere izango baita. Quebec-eko Zibilizazioaren Museoa (Kanada), Lyon-eko Elkargunearen Museoa (Frantzia), Eskoziako Museo Nazionala eta Bartzelonako Kultura Garaikidearen museoarekin konparatu du. San Telmok sarean egingo du lan aipatutako museoekin..

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean

Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X