Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheim: 14 urte munduko arkitekturaren ikono bezala

Krisialdiak ez du eraginik izan museoan: ikusleen kopurua uste baino %6 handiagoa da aurten.
18:00 - 20:00
Guggenheim: Bilboko ikurrak duela 14 urte ireki zituen ateak

Gaur bezalako egun batez, baina duela 14 urte, ireki zituen ateak Bilboko Guggenheim Museoak. Mundu zabaleko arkitektura eredutzat jotzen denak milioi bat ikusle hartu ditu urtero.

Bi heren atzerritarrak, eta %80tik gora Euskaditik kanpokoak. Eta krisi-urte honetan, ikusleen kopurua uste baino %6 handiagoa da. 14 milioi lagunek bisitatu dute Bilboko Guggenheim Museoa.

Frank Gheryren lanaren eraikitze prozesua txundigarria izan bazen, Juan Ignacio Vidarte gaztearen zirrara agerikoa zen 1997ko urriaren 19 hartan. New Yorkeko Guggenheim Fundazioaren duen erlazioa dela eta kritika zorrotzak jaso zituen bere garaian, baina aurre egin zien eta Bilbo Efektua delakoaren espoleta izan da, apostu arriskatua krisi garaietan.

Instituzio publiko eta pribatuen inplikazioarekin batera, arrakastaren gakoa programazio artistikoa izan omen da. Europan beste Guggenheim izateko apostua egin dute hainbat hirik, baina Bilbo hiriaren baiezkoa behar dute eta Helsinkik soilik omen du aukeraren bat.

Zabalkundearen beste alderdi bat Urdaibain izan daiteke, baina geldirik dago instituzioen akordio ezagatik. Gainera, 2014an New Yorkeko fundazioarekin duten akordioa berritzea edo ez aztertzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X