1,7 milioi dolar
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alex Katz artistaren 11 artelan erosi ditu Guggenheim Bilbao Museoak

2012ko aurrekontuak eta programazioa onartu ditu Patronatuak. Helsinkiko Guggenheimaren inguruko erabakia datorren urteko lehen hiru hilabeteetan hartuko dute.
'Ada Smiles' (1994), Alex Katz artistaren lana
'Ada Smiles' (1994), Alex Katz artistaren lana. Argazkia: Guggenheim Bilbao Museoa

Guggenheim Bilbao Museoak Alex Katz artista estatubatuarraren 11 margolan erosi ditu. Artelan sortak 'Irribarreak' ('Smiles') du izena, eta 1993 eta 1994 urteetan sortutako lanak biltzen ditu. Guztira, 1,7 milioi dolar (1,2 milioi euro) ordaindu ditu Guggenheimek, museoak ohar batean jakitera eman duenez. Erosketa hauekin, AEBetako artisten bilduma handitu du museoak, aurretik erositako Robert Rauschenberg, Andy Warhol y James Rosenquist artisten lanak osatuz.

Guggenheim Bilbao Museoa Fundazioaren Patronatua astearte honetan batzartu da, aurten bigarrenez. Bilera horretan 2012ko aurrekontua onetsi da, iazkoarekin alderatuta, zertxobait murriztuta. Era berean, Helsinkiko proiektuaren bideragarritasun-azterketaren berri eman diete Batzorde Betearazleari eta Patronatuari. Ikerketa horren emaitzak urtarrilean argitaratuko dira, publikoki, Helsinkin bertan. Gai honen inguruan Batzorde Betearazleak hartu behar duen erabakia atzeratu egin da, eta hurrengo bileran landuko dute, 2012ko lehen hiruhilekoan.

2012ko programazioa

Datorren urtean Bilboko museoan ikusgai izango den programazioaren berri ere eman dute bilera horretan. Horrela, urtarrila amaieran, 'Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea' erakusketa irekiko da, eta bertan ikusgai izango dira bi erakundeen artelan esanguratsuenak. Maiatzean, berriz, 'David Hockney' izenekoa zabalduko dute, azken urteetan artistak sortutako hainbat lan bilduko dituena. Paisaia oinarri hartuta, gehienak tamaina handiko lanak izango dira. 'Cristina García Rodero: Zeru-lur artean' bilduma iraila amaieran inauguratuko dute, eta Puertollanoko artistaren heldutasuneko lanak ekarriko dituzte Bilbora. Urrian, 'Egon Schiele' erakusketa izango da ikusgai, Schiele espresionista austriarra gertutik ezagutzeko. Claes Oldenburg izango da protagonista urrian, eta, urte amaiera, 'Guggenheim Bilbao Bildumaren Aukeraketak' zikloaren hirugarren erakusketa zabalduko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X