Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo, Anselmo Guinearen lanen zain

Duela ehun urte baino gehiago euskal pintura modernoak egin zuen eraldaketa ezagutzeko aukera paregabea izango da asteartetik aurrera Bilboko Arte Ederren museoan.
18:00 - 20:00
Anselmo Guineari eskainitako monografikoa, asteartetik aurrera

Anselmo Guinea margolari bilbotarrari eskainitako lehen erakusketa monografikoa irekiko du datorren asteartean Bilboko Arte Ederren Museoak.

Duela ehun urte baino gehiago euskal pintura modernoak egin zuen eraldaketa ezagutzeko aukera paregabea.

Bilboko Arte Ederren Museoa Anselmo de Guinea pintoreari buruzko erakusketaren azken prestaketak egiten ari da. Antonio Lopezek lanek lortu zuen arrakastaren lorratzak jarraituz datorkigu.

Javier Viar museoko zuzendariaren ustez, arrakasta handiko erakusketek museoko bilduma eta ekintzak ezagutarazten dituzte.

Lopezen lanak eraitsi bezain laster, Regoyos eta Guiardekin batera joan zen mendeko pintura modernoa ulertzeko giltzarri den Anselmo de Guinearen lanak heldu dira museora.

Guinearekin dugun zor handia kitatu nahi du erakusketa honek. Mikel Lertxundi komisarioak zuzendurik, ehun urtean eskaintzen zaion lehen erakusketa monografikoa da eta lan asko lehen aldiz erakusten dira.

Margolanik gehienak Bilbo inguruan bildu dira.

Aste guztian zehar egin dituzten lanak ia amaiturik daude. Koadro bakoitzak bere leku egokia hartu duela ziurtatu dute gero, datorren asteartean, ateak irekitzean ikusleek dena prest izan dezaten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X