Albiste da
Saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Samuel Aranda katalanak World Press Photo saria eskuratu du

Munduko argazki kazetaritza sari garrantzitsuena jaso du. Irudian, Yemengo erreboltako zauritu bat, beloa daraman emakume batek besarkatuta.

Samuel Aranda argazkilari katalanak eskuratu du aurtengo World Press Photo saria. Munduko argazki kazetaritza saririk garrantzitsuena da eta irudian Yemengo erreboltako zauritu bat, beloa daraman emakume batek besarkatuta azaltzen da.

Jasotako 100.000 lanen artean aukeratu dute. Mundu guztiko 124 herrialdetako 5.247 argazkilarik parte hartu dute.

Ekialde Hurbileko gatazkan hartu zuen argazkia, Ali Abdullah Saleh presidentearen aurka protestan ari zirela. Protestetan zauritutakoek Sanako meskita bat ospitale bezala hartu zuten.

Aidan Sullivan epaimahaiaren presidentearen hitzetan, argazkiak "une hunkigarri eta errukiorra jasotzen du, gertakizun handi baten (eta oraindik dirauen) giza ondorioa".

"Agian inoiz ez dugu jakingo emakumeak senide zauritu bat hartzen duen, baina elkarrekin ausardiazko irudi bizia sortzen da. Horrela, Ekialde Hurbilean atal garrantzitsu bat sortzea lortu zuen jende arruntak", adierazi du.

Samuel Aranda argazkilari katalanak eskuratu du aurtengo World Press Photo saria. Munduko argazki kazetaritza saririk garrantzitsuena da eta irudian Yemengo erreboltako zauritu bat, beloa daraman emakume batek besarkatuta azaltzen da. Jasotako 100.000 lanen artean aukeratu dute. Mundu guztiko 124 herrialdetako 5.247 argazkilarik parte hartu dute. Ekialde Hurbileko gatazkan hartu zuen argazkia, Ali Abdullah Saleh presidentearen aurka protestan ari zirela. Protestetan zauritutakoek Sanako meskita bat ospitale bezala hartu zuten. Aidan Sullivan epaimahaiaren presidentearen hitzetan, argazkiak "une hunkigarri eta errukiorra jasotzen du, gertakizun handi baten (eta oraindik dirauen) giza ondorioa". "Agian inoiz ez dugu jakingo emakumeak senide zauritu bat hartzen duen, baina elkarrekin ausardiazko irudi bizia sortzen da. Horrela, Ekialde Hurbilean atal garrantzitsu bat sortzea lortu zuen jende arruntak", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X