Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baimenik gabe marrazkiak erakusteagatik Altxerri salatu du Asinsek

Donostiako galeriak ukatu egin du eta neurri legalak hartuko dituela jakinarazi du. Gainera, Francisco Franco fundazioak diktadorea izoztuta agertzen den eskulturaren egilea salatuko du.
Elena Asinsen lan polemikoa. Argazkia: EITB

Elena Asins arkitektoak Donostiako Altxerri galeria salatu du bere artelanak baimenik gabe ari dela saltzen ARCO azokan, prezioa adostu gabe, eta bere sinadura izan gabe.

Artista madrildarrak esan du Altxerrik bere zortzi marrazki saldu dituela. Lanekin ez omen zen gustora gelditu Asins eta horregatik ez zituen sinatu, hori da artistak dioena, eta orain jakin du Altxerrik bere baimenik gabe salgai jarri dituela ARCOn.

Juan Ignazio Garcia Velilla Altxerriren jabeak ukatu egin du salaketa. Batetik, marrazkiak Elena Asinsek sinatuta daudela erantzun du, eta bestetik ARCO galerien azoka dela, eta galeriek erabakitzen dituzutela zeintzuk eraman eta zeintzuk ez. Elena Asinsen lan hauek Altxerrirenak direla eta artistak sinatu zituela dio, eta hor bukatzen dela eztabaida.

Dirudienez, Altxerri Asinsekin harremanetan jarri da artistaren erakusketa monografikoa egiteko. Bi aldeak ados jarri ez zirenez, Altxerrik, galeriaren jabetza diren Asinsen beste artelanak eramatea erabaki zuen, eta hau ez da izan, begibistakoa denez, Elena Asinsen gustoko izan.

Altxerrik, bere aldetik, neurri legalak ezarriko dituela esan du.

Baina ARCOn izandako polemika ez da hor gelditzen, arte garaikidea probokatzailea baita askotan. Francisco Franco fundazioak diktadorea izoztuta agertzen den eskulturaren egilea salatuko du, iraingarria dela uste dutelako. Bitartean, ADN galeriako jabeek ez dute polemikaren inguruan hitz egin nahi izan, baina beraien txokoak bisita asko jaso ditu gaur.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X