dFeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zilegi al da terrorista bat torturatzea, sarraskirik izan ez dadin?

Pedro Casablanc aktorea bakarrik ageri da eszenatokian, biluzik. dFeria jaialdiko aurkezpen erakargarrienetarikoa izango da.
Jose K. Torturado. Argazkia: Donostia Kultura

dFeriak "Jose K. Torturado" izeneko antzezlana aurkezten du lehen aldiz EAEn. Pedro Casablanc aktore ezaguna eszenatoki gainean ageri da, bakarrik eta biluzik. Dilema hau planteatzen zaio entzuleari: Terrorista batek, Jose K izenekoak, bonba bat leherraraziko du Plaza Nagusian, jendez beteta dagoenean. Atxilotu egiten dute. Ordubete dute bonbak lehertu baino lehen. Torturatzea erabakitzen dute, informazioa ateratzeko. Zilegi al da tortura kasu horretan, sarraskirik izan ez dadin?dFeriako aurkezpen garrantzitsuenetariko bat izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean, 18:00etatik aurrera.  

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X