MUSEOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Chillidak hartuko du Chillida Lekuren zuzendaritza

Museoaren "etorkizuna zehazten laguntzea benetako pribilegioa" dela esan du Eduardo Chillida artistaren bilobak. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.

mikel chillida
Mikel Chillida, artxiboko irudi batean. Argazkia: Chillida Leku

Mikel Chillida izango da Chillida Leku museoaren zuzendari berria, 2018tik kargu horretan dagoen Mireia Massagueren lekukoa hartuta. Orain arteko "ikuspegiari jarraipena" emanez, begirada etorkizunean jartzea izango da bere erronka nagusia. Apirilaren 1ean hartuko du kargua.

"Nire konpromisoa artistak museorako zuen ikuspegiari jarraipena ematea da. Gure misioak bere horretan jarraitzen du: bere lan aparta zaindu, ikertu eta publiko zabalagoekin partekatzea, orainarekin eta etorkizunarekin elkarrizketa aktiboa mantendu", esan du.

Ohar batean eman du Chillida Lekuk izendapenaren berri. Bertan azaltzen denez, Mikel Chillidak azken urteotan museoaren Garapen zuzendari gisa egindako lanak "berebiziko garrantzia” izan du erakundearen "hazkunde instituzionalerako, aliantza estrategikoak garatzeko eta nazioartean proiekzioa bultzatzeko".

"Chillida familiak erabat ziur daki Mikelek Eduardo Chillidaren ondare artistikoari buruz duen ezagutza sakonak eta museoaren misioarekiko duen konpromiso sendoak posizio ezin hobean jartzen dutela Chillida Leku hurrengo etapan gidatzeko", adierazi du Luis Chillida familiaren bozeramaileak.

Oharrean, bestalde, jakinarazi dute Massaguek erakundeari lotuta jarraituko duela aholkulari lanetan. Hark zuzendari gisa egindako lana eskertu du museoak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X