Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mundua pantaila global baten bitartez ikusgai

Donostiako San Telmo museoak uda osoan bertan ikusgai izango dugun erakusketa aurkeztu du, "Pantaila globala" izenekoa. Pantailek gure bizitzan duten eragina aztertzen dute.
18:00 - 20:00
"Pantaila Globala" erakusketa, Donostiako San Telmo Museoan

Donostiako San Telmo museoak uda osoan bertan ikusgai izango dugun erakusketa aurkeztu du "Pantaila globala" izeneko erakusketa.

San Telmo museoak, CCCBrekin, Centre de Cultura Contemporània de Barcelonarekin batera, ekoiztutako erakusketa da, eta bertan, pantailek gure bizitzan duten eragina aztertzen dute.

"Pantaila globala" erakusketak, oinarrizko ideia erradikal bat du abiapuntu. Pantaila guztiak (telefono, telebista, bideojoko eta gainerakoak), 150 metrotik gorako pantaila bakar batean integratzea eta horrela, nolabait esateko, pantaila mundu, eta mundua pantaila bihurtzeko prozesua lantzen du.

Bartzelonako Arte Garaikideko Zentrotik dator Donostiara "Pantaila globala" erakusketa. Esan behar da nolanahi ere, erakusketa hau, izen bereko proiektu handiago batean txertaturik dagoela. Hiru fasetan banaturik datorren proiektua da: sorrerako lehen fasea alde batetik, hortik sortu da erakusketa, eta erakusketaren ondokoa ere izango du "Pantaila globala" egitasmoak. Artxibo baten sorkuntzarekin eta laguntzaile eta sortzaile guztien ekarpenekin jarraituko du.

Datorren larunbatean zabalduko dute, eta Irailaren 30era arte izango dugu bertan ikusgai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X