Proiektua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Lekuona', dantzarako sorkuntza zentro erraldoia Errenterian

3.500 metro karratuko eremuan kokatuko da kultur proiektu berria, dantza, arte eszeniko eta gorputz espresioa lantzeko. 2015ean irekiko dute.
18:00 - 20:00
Errenteriak dantzarako sorkuntza zentroa izango du hiriaren erdigunean

Errenteriak dantzarako sorkuntza zentroa izango du hiriaren erdigunean. "Lekuona" okindegi zaharrean jarriko dute eta bertara eramango dituzte Artelekuko dantza baliabideak.

Errenterian hutsik dagoen azkenetako industria eraikina. 2015erako Dantza zentroa izango da 3.500 metro karratuko eremuan kokatuko da kultur proiektu berria, dantza, arte eszeniko eta gorputz espresioa lantzeko. 1.100.000 euro erabiliko dira espazioa egokitzen, okindegia zeneko labe eta tximinien arrastoak oraindik agerian dira.

Errenteriako alkatearen esanten egun Oarsoaldeak bizi duen egoera sozio ekonomiko larriari irtenbidea emateko pentsatu da. kulturari bultzada hau ematea.

Dantzaguneak egun kokalekua , Loiolako Artelekun dauka, baina Donostiako udalak Txomin Enea inguruan dituen hirigintza-planak direla eta, bertan 22 urtez egon den kultur jarduera apurka kanporatu egingo da beste espazio batzuetara.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X