Ekainak 22 eta 23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artea eta iraunkortasuna, Kutxa Kultur Hiria jaialdian

"Hiriaren eraldaketa erakusten duen kaleko jaialdi bat da", antolatzaileek azaldud dutenaren arabera, eta, horretarako, merkatuak, musika ekitaldiak eta tailerrak antolatu dituzte.
Kutxa Kultur Hiria jaialdia, ekainaren 22an eta 23an, Donostian.

Kutxa Gizarte Ekintzak Kutxa Kultur Hiria aurkeztu du. Ekimena ekainaren 22an eta 23an izango da, Donostian, eta aisialdirako hainbat proposamen bilduko ditu.

Ekimena aurkeztu dute Iñaki Altuna Kutxa Gizarte Ekintzako eta Sergio Cruzago Ginmusica enpresaren arduradunek.

Cruzadoren esanetan, Kutxa Kultur Hiria "hiriaren eraldaketa erakutsi nahi duen kaleko jaialdia da" eta, horretarako, merkatuak, musika eta tailerrak antolatu dituzte. Gainera, "marketing edo azpiegitura handirik ez da egongo", baina "herritarren duten sormen gaitasuna erakustea du helburu".

Proiektuak "Donostiako kaleak aprobetxatu" nahi ditu eta gune desberdinetan banatuta egongo da. Herritarrei mapak banatuko zaizkie tabernatan, dendatan eta unibertsitateetan "egiten ari diren proiektuen berri izan dezaten".

Gipuzkoa plazan, adibidez, asteburu osoan zehar margotzen izango diren artistak bilduko dira eta Txurruka kalean, haurrentzako birziklatzeko materialekin tailerrak egingo dituzte. Balentziaga Museoak modari txoko berezia eskainiko dio San Martzial kalean.

Iraunkortasuna, Ingurumena eta erantzukizun soziala Okendo kalean izango dira. Bertan, gainera, "kontsumo solidarioa eta iraunkorra" sustatzeko alternatiba berri bat aurkeztuko dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X