Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko antzerki jaialdian, bertakoek garrantzi berezia

Eusko Irratiak aurten irratirako antzezlan gidoien lehiaketa antolatu du eta mundu osotik jasotako 116 testuetatik euskaraz nahi erderaz egindako entresakan, sei lan, irratiz entzungai izango dira.
18:00 - 20:00
Traspasos eta Paraíso, Gasteizko Antzerki jaialdiaren protagonistak

Gure irrati publikoekin elkar hartuta dator aurten Gasteizko antzerki jaialdia. Gidoien lehiaketa sortu dute estreinekoz eta esaterako, euskarazko antzezlanik onenak Euskadi Irratian entzungai izango dira. Testu irabazleak taularatu ere egingo dira Printzipal Antzokian.

Aurtengo jaialdiaren protagonistak Gasteizko bi talde handi dira: Traspasos eta Teatro Paraíso. Azken hori Espainiako Sari nazionalaren jabe dira eta Traspasos Madrilen zentro dramatiko nazionalean denboraldia irekitzen izango dira, eta hilabetez arituko dira bertan.

Ipuin klasikoen artean, lehendik ere Bremengo musikariak eta Txirulari Magikoa taularatuak dituzten bezalaxe, Teatro Paradisok oraingoan Erpurutxoren ikuspuntu oso harrigarri bati heldu diote.

Eusko Irratiak aurten irratirako antzezlan gidoien lehiaketa antolatu du eta mundu osotik jasotako 116 testuetatik euskaraz nahi erderaz egindako entresakan, sei lan, irratiz entzungai izango dira. Hizkuntza banatan irabazitakoak gainera oholtza gainera igotzeko ahalegin berezia egingo du jaialdiak bertako aktoreekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X