Rafa Badia: 'Batzuetan tematu egiten gara baliorik ez duten argazkiak defendatzen'
Rafa Badiaren azken liburuak argazkilaritza eta poesia uztartzen ditu. 80 irudik, denak bertikalak, eta 19 poemak osatzen dute. Baina, batez ere, argazkilaria da Badia, edo, berak dioen bezala, “argi-lapurra”.
Aita abokatua zuen, argazkilaritza zalea, eta horrek jarri zion kamera bat esku artean, artean mutil koskorra zela. Eta hor hasi zen dena.
El País egunkariarentzat erredaktore eta argazkilari lanetan aritu ostean, editore izan zen bidaia-aldizkari batzuetan. Argazkilaritza-irakasle moduan eman ditu azken urteak, baina Bartzelonako kaleetan argazkiak egiteari utzi gabe.
Facebook, Twitter, Instagram, sakelako telefonoak… irudiak azkar sortzen eta kontsumitzen ditugu. Nola moldatzen da argazkilari bat irudien gaindosi horretara?
Presaren aurrean, slow food, slow photo eta slow fuck izenaz ezagutzen direnak proposatzen dizkiet nire ikasleei; jan, txortan egin eta argazkiak ateratzeko orduan, lasai ibiltzeko esaten diet. Instagram, Facebook, Flickr… Arazoa ez da zure lana bertan erakustea, lan hori erakusteko presa baizik. Materialak heldutasuna behar du.
Facebookera duela gutxi ateratako argazki bat igotzen dudanean, nolabaiteko deserosotasuna sentitzen dut, ezin dudalako jakin irudi horrek denboraren joan-etorria gaindituko duen ala ez. Edo, hobeto esanda, ez dudalako horrekiko distantziarik hartu benetako balioa duen ala ez aztertzeko.
Orduan, baliteke gaur gustukoa duzun argazkia hamar urte barru itsusia iruditzea?
Gerta daiteke argazkilaritzarekin zerikusirik ez duten arrazoiak izatea gaur egun argazki bat oso gustuko izateko: orduko giro ona, zurekin zegoen pertsona, jan zenuena… Eta merezi ez duten argazkiak defendatzen tematu egiten zara. Balio sentimentala dute, ez estetikoa. Balio sentimental hori kentzeko modua denboran distantzia hartzea da.

Horrek ere argazkilari profesionalentzat balio du.
Erreportari batek bere azken lanak duen balio bera du. Pulitzerra, World Press Photo saria edo antzekoak irabaz ditzakezu, baina zure azken lana txarra bada, zakarrontzira zoaz, are gehiago freelance moduan aritzen bazara. Horregatik, etengabeko tentsioan zaude, eta zure azken lana salbatzen saiatzen zara, hondoratzen ari ez zarela erakusteko.
20 urte daramatzazu Bartzelonako kaleetan argazkiak ateratzen. Eta kaleko argazkilaritza eta kalean egindako argazkilaritza bereizten dituzu.
Kaleko argazkilaritzan, kalea da gaia; eta kalean egiten den argazkilaritzan, berriz, kalea agertokia da. Adibidez, Diane Arbusen argazkiak kalean egindako argazkiak dira. Lee Friedlander eta Joel Meyerowitz argazkilariek, aldiz, hiriguneen argazkiak egiten dituzte, bertan elementu guztiak (pertsonak, autoak, publizitate-kartelak, eraikinak…) elkarrekin erlazionatzen dira. Zerua ere gaiaren zati bat da. Kalea ez da agertokia bakarrik, kalea gaia da.
Batzuen arabera, kale-argazkilaritza gauza erraza da. Kalera atera eta dena hortxe daukazu: pertsonak, argia… Ez da aurretik pentsatu eta sortu behar duzun ezer, modako argazkilaritzan edo estudioan egiten denaren kasuan gertatzen den bezala.
Ez nago ados. Kale-argazkilaritzan interesa duten elementuak zeintzuk diren bereizten jakin behar duzu, eta elementu horiek antolatu, une egokia aprobetxatu eta hori guztia irudi bakar batean erakutsi. Egoera bat azkar aztertzeko gai izan behar duzu, eta funtzionatzen duten elementuak zein diren jakin.
Gertaera handi baten argazki ez-perfektu batek (Lee Harvey Oswald Kennedy presidentearen hiltzailearen hilketaren argazkiak, adibidez) balioa du gaiak justifikatzen duelako, argazkia bera gaizki osatuta badago ere. Kale-argazkilaritzan ez dago gai handi bat; ondorioz, elementu guztiek funtzionatu behar dute.
Nola?
Guztia ondo jarrita egon behar da. Haurraren besoa altuegi badago, edo jertsea eta atzean dagoen autoa ez badatoz bat, argazkiak porrot egingo du. Hori da kale-argazkilaritzak duen zailtasuna.
Eta hori guztia azkar egin behar da.
Zazpi segundoan argazkia egiteko gai ez banaiz, ez dago argazkirik. Hau da, irudi bat antzematen dudanetik argazkia egiten dudan arte, hiru eta zazpi segundo artean pasatzen dira. Aurkitutako bodegoien kasuan ere (horma bat, bizikleta bat, paperontzi bat…) berdin egiten dut. Liburuaren kontrazalean dagoen motorraren argazkia, adibidez, hiru segundoan egin nuen. Ikusi, buruan irudikatu eta atera egin nuen.
“Barcelona Blues” zure azken liburuan hiriaren ikuspegi malenkoniatsua ematen duzu.
Bai, baina ez dut uste Bartzelona hiri malenkoniatsua denik; begirada da malenkoniatsua. Hasiera batean, liburuaren proiektuak “Bartzelona Bertikala” zuen izena, argazki guztiak bertikalak direlako, baina zenbait patroi errepikatu egiten zirela konturatu nintzen, eta patroi horiek, poemekin batera, kutsu malenkoniatsua ematen zioten liburuari.

Malenkoniatsua eta tristea?
Malenkonia Fernando Pessoa idazle eta poeta portugaldarraren antzera ulertzen dut: triste egotearen gozamena. Ez da sentimendu negatiboa, tristura dosi txikietatik edertasuna ateratzeko saiakera baizik. Ez da ezer dramatikoa. Sentimendu batzuk, sentiberatasuna eta hauskortasuna esaterako, erregai modura erabiltzea da, aurrera egiten laguntzen dizun zerbait sortzeko.
Nondik dator argazkilaritza eta poesia uztartzeko erabakia?
Poesia eta argazkilaritza gauzak adierazteko moduak dira. Poesia batzuk ozen irakurtzeko edo errezitatzeko dira, musikari lotuta daude; beste batzuk isilean irakurtzeko dira, bisualak. Nire poemak oso bisualak dira, irakurtzean irudiak sortzen dituztelako.
Hori da “Cruce de calles” liburuko poema nagusiaren kasua.
Poema hori argazki bat da. Ni kaletik noa eta bat-batean egoera jakin batean nago, beste pertsona batzuekin batera: igeltsero bat, Magrebeko emakume bat bi haur txikirekin, amona, neska bat sakelako telefono batekin… Eta hau argazki bat da, pentsatzen dut, baina ez daukat kamerarik, ez daukat argazkirik. Poema irakurtzen duzunean, irudia sor dezakezu. Beraz, liburuko argazkiak oso poetikoak dira, eta poemak oso fotografikoak.
Nola definituko zenuke Bilbo argazkilari baten ikuspegitik?
Bilbo nahasketa bat da. Hiri txiki samarra da, baina bisualki oso aberatsa . Arkitekturen nahasketa gustatzen zait. Parisko Boulevarden antzeko lekuak ditu, Alde Zaharrean lerrozuzen ugari daude. Elementu modernoen nahasketak txundituta nauka, metroko geltokien sarrerak, kontrasteak, Guggenheim museoa hor erdian agertzea, hondartutako balea balitz bezala. Bilbo malkartsua da, postmodernoa eta argia etengabe aldatzen da. Gauza asko aldatzen dira egun bakarrean. Mendiak, muinoak, igoerak, jaitsierak… dimentsioa ematen dit horizontaltasunean eta bertikaltasunean. Joko oso interesgarria da.
Zure interesekoa izan daiteke
Iberdrolaren artelanak, Arte Ederren Bilboko Museoan ikusgai
Bilboko konpainiaren 138 artelan bildu dituzte “Paraleloak eta meridianoak” erakusketan. Zortzi ataletan banatu dituzte: Hastapenak; Natura, urak eta bilbeak; Gorputza eta aztarnak; Lana; Argia; Artista eta haren espazioak; Arkitektura eta eraikuntza; Hiria eta portua. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai.
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.
ICEko agenteek banandutako familia baten argazkiak irabazi du World Press Photo 2026 saria
ICE Immigrazioaren eta Aduanaren Polizia Indarrek Luis migratzaile ekuadortarra atxilotu eta emazte eta hiru seme-alabengandik banatzen duten une lazgarria islatzen duen Carol Guzy argazkilari estatubatuarrak egindako erretratuak irabazi du aurten.
"Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025" erakusketa, EHUren Arabako campusean
Gaizkia. Auschwitz 1945 - Gaza 2025 Artur Heras artista valentziarraren erakusketa inauguratu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campuseko Unibertsitate Pabiloian asteazken honetan. Anacleto Ferrer komisario duen erakusketak genozidioak salatzen ditu, "begirada artistiko konprometitu eta ausart batetik". Gasteizen apirilaren 30era arte egon ondoren, erakusketa Bilboko Esperientziako Geletan izango da ikusgai, maiatzaren 6tik 22ra, eta Donostiako Karlos Santamaria liburutegiko Txillardegi aretoan, maiatzaren 27tik ekainaren 30era.
Jesus Jauregui bilbotar artistaren "gorpuztasun zalantzagarria", Bilbon ikusgai
EHUren Bizkaia aretoko Chillida gelak Anthropos erakusketa hartuko du apirilaren 14tik maiatzaren 7ra. Jesus Jauregui artistaren hitzetan, Anthroposek gizakiari buruzko ikuspegi berezia proposatzen du, "gure existentziak eragiten duen harridurak eta osatzen gaituen gorpuztasun zalantzagarriak markatua".
Sarrerak erdi-prezioan gaur arratsaldean Guggenheim museoa bisitatu nahi dutenentzat
Gaur da azken eguna "in situ: Mark Leckey. Eta hantxe zegoen hiria bere bikaintasunean" erakusketa ikusteko. Hori dela eta, 16:00etatik 19:00etara bertaratzen direnek % 50eko deskontua izango dute sarreran.
Guggenheim museoak 24.400 bisitari jaso ditu Aste Santuan
Ostegunetik astelehenerako tartean, ostirala izan zen egunik jendetsuena.
Gernikako Udalak ere "Gernika" artelana lekualdatzea eskatu du, bonbardaketaren urteurrena dela eta
Udalerriko alkateak azpimarratu du "Gernikako herriak" berak nahi duela Picassoren artelana aldi baterako lekualdatzea. Jaurlaritzak duela gutxi egin zuen eskaera, baina Reina Sofia Museoak ez du onartu, kontserbazio arrazoiak tarteko.
"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira
EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.