Ekimen solidarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chillidaren lanean oinarritutako skateak, Indiari laguntzeko

Eduardo Chillidaren eskuizkribu eta irudietan oinarritutako 100 skate ohol salgai jarriko dituzte, Indiako familia txiroei laguntzeko.
Chillida skatea
Chillida skatea

Jart Skateboards gipuzkoar enpresak Eduardo Chillidaren lanean oinarritutako diseinua duten 100 skate ohol egin ditu, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioak, Sport Mundik eta Vicente Ferrer Fundazioak bultzatutako ekimen baten kariaz, Indiako txokorik txiroenetan bizi diren familia batzuei laguntzeko. 15 etxebizitza egin nahi dituzte bildutako diruarekin.

Oholaren goialdean, eskultorearen testu batzuk islatu dituzte, berak idatzi bezala, eta behealdean, berriz, MACBA Bartzelonako museoaren kanpoaldeko murala ikus daiteke, hori ere Chillidak egindakoa noski.

Gutxienez 300 euroko prezioan jarriko dituzte salgai oholak, eta Jart Skateboardsen (info@jartskateboards.com) edo Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazioaren (info@museochillidaleku.com) helbide elektronikoetan eska daitezke, baita Bilboko Guggenheimen dendan eta MACBA Store Laie Bartzelonako dendan erosi ere, uztailaren 25etik aurrera.

Bildutako diru guztia Anantapur hirian 2.250 euro balio duten etxebizitza horiek eraikitzera bideratuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X