Argazkilaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Teresa del Romero nafarrak Baffesteko Certamen atala irabazi du

Bilbon bizi den nafar argazkilariak Barakaldoko hiri argazkilaritzako jaialdiaren bigarren edizioan bereganatu du saria.
"El pequeño fantasma" lanak eman dio garaipena Teresa Del Romerori
"El pequeño fantasma" lanak eman dio garaipena Teresa Del Romerori

Teresa Del Romero Bilbon bizi den nafar argazkilariak irabazi du Baffest Barakaldoko argazkilaritza jaialdiko Certamen atala. “El pequeño fantasma se puso triste” bildumako argazki batek eman dio garaipena Barakaldoko Udalak sustatzen duen jaialdian.

Baffest hiri argazkilaritzaren Barakaldoko jaialdiak hamaika emakumezko argazkilariren lanak erakutsi ditu ekainaren 1etik, hiriko sei eremutan, Certamen eta Principal (Esther Ferrer, Rita Puig-Serra, Sofía Ayarzagoitia, Pauline Fargue eta Helena Goñi) ataletan.

Certamen atalerako, bost euskal sortzaileren lana aukeratu dute jasotako 60 proposamenetatik: Teresa Del Romero (Iruñea), Tamara Lopez (Bilbo), Maria Aurtenechea (Bilbo), Andrea Abalia (Bilbo) eta Angela Losa (Donostia)

Teresa del Romerok (Iruñea, 1992) Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi ditu, Iruñean. Bi urtez publizitatean lan egin eta gero, Argazkilaritza Garaikideko Bilboko Zentroan izena eman zuen, eta bertan dihardu egun, master bat ikasten.

“Aukera izugarria da, eta ez nuen inondik espero. Oso hunkigarria da pentsatzea datorren urtean nire argazkiak punta-puntako egileenen ondoan egongo direla; Garcia Rodero eta Esther Ferrer pasatu dira, esate baterako, dagoeneko hemendik”, azaldu du Del Romerok.

teresa del romero el pequeño fantasma

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X