Aitatasun proba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Salvador Dali gaur aterako dute hobitik, epailearen aginduz

20:00etan abiatuko dituzte lanak, Dali Antzerki-Museoa, katalan artistaren gorpua gordetzen duen eraikina, itxi eta gero.
Pilar Abelek Salvador Daliren alaba dela aldarrikatu du. Argazkia: Efe.
Pilar Abelek Salvador Daliren alaba dela aldarrikatu du. Argazkia: Efe.

Salvador Dali pintorea zenaren gorpua gaur, ostegunarekin, aterako dute hobitik, epailearen aginduz. Pilar Abel Figueresko (Girona) igarleak artistaren alaba dela salatu du, eta aitatasun proba egiteko material biologikoa hartzeko aterako dute hilotza hobitik.

Agindua Madrilgo Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiak eman du, salaketa jasotakoan, eta Gala-Salvador Dali Fundazioa aurka agertu da, hainbat helegite jarrita. Besteak beste, sasoi honetan egunean 4.000 bisitari hartzen dituen museoaren jarduna oztopatuko duela argudiatu dute.

Azkenik, epaileak helegitearen zati bat onartu du, eta lanak 20:00etatik aurrera, museoa itxitakoan, abiatzea agindu du. Ordu horretan helduko dira epaitegiko langileak, baina goizaldean aterako dute hobitik, aurreikuspenen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X