Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antonio Lopezek Gasteizko katedral berrirako sortuko du bere lehen lan erlijiosoa

Bizirik dela gurutziltzatutako Kristoren irudi bat izango da, egur polikromatuzkoa, eta tamaina naturalekoa baino handixeagoa.
Antonio López
Antonio López

Antonio Lopez espainiar artista bere lehen lan erlijiosoa sortzen ari da, Gasteizko katedral berrian jarriko duten Kristo gurutziltzatu bat.

Lopezek egitasmoaren berri emango dio Iñigo Urkullu lehendakariari, Raíces de Europa proiektua bultzatu duen kultura elkarteko kideek lagunduta; erakundeen babesari eta herritarren diru ekarpenei esker gauzatuko da eskultura.

Lopezek bere lehen artelan erlijiosoa gordeko duen tenplua, Gasteizko katedral berria, bisitatu zuen abenduan, eta, elkarteko kideek adierazi dutenez, esan zuen obrarako toki “bikaina, egokia eta inspiratzailea” dela, aldare aldea hutsik dagoenez ez delako eragozpenik egongo eskulturari arretaz begiratzeko.

Jose Alipio Morejon Raíces de Europaren zuzendariaren hitzetan, Tomellosoko (Ciudad Real) artista handiarena lan “oso berezia” izango da eta datorren urterako bukatuta egotea nahiko lukete.

Egur polikromatua erabiliz, bizirik dela gurutziltzatutako Kristoren irudi bat egitea da asmoa, begiradaren bidez “errukia” igorriko duena eta behatzailea babestuko duena, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak azaldu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X