Zubietako Goyak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Arte Ederren Museoko hiru Goya erakutsi gabeak, irailera arte ikusgai

Zaharberritutako hiru koadroak Goyak 1780ko hamarkadan egindako Adan de Yarzatarren erretratuak dira, Eusko Jaurlaritzak 1937an Frantziara eramandakoak.
18:00 - 20:00
Bilboko Arte Ederren Museoak ezagunak ez ziren Goyaren hiru erretratu erakutsiko ditu

Bilboko Arte Ederren Museoak Franciso de Goya Adan de Yarza familiako hiru kideri egindako erretratuak aurkeztu ditu gaur, apirilak 26, eguerdian. Zaharberritu eta gero, lehenengoz erakutsi dituzte jendaurrean Aragoiko margolariaren hiru lanok.

Hiru margo horiek Zubieta jauregian egon ziren zintzilik, Ispasterren, baina duela 80 urte, Gerra Zibilean, bertatik atera behar izan zituzten.

Adan de Yarza Lekeitioko familiaren hiru erretratu dira: Bernarda Tavira alargun eta Antonio Adan de Yarzaren ama eta Maria Ramona de Barbachano 1787an azken horrekin ezkondutako emakumea.

Adituen arabera, Madrilen margotu zituzten erretratuok, ezkontzaren dataren inguruan, eta Goyak 1790 inguruan, erregearen ganberako Margolaria zela, erretratugile gisa egin zuen lan oparoaren adibide dira.

Koadroak Eusko Jaurlaritzak jaso eta babestu zituen, Gerra Zibilaren hastapenetan, eta Frantziara eraman zituen, 1937. Harrezkero, babespean egon dira jabe zilegien eskuetan, baina sekretupean.

2017ko azaroan, familiak, adituek eta Bilboko Arte Ederren Museoak pinturak zentro horretara eramatea erabaki zuten, Jose Luis Merino Gorosperen zuzendaritzapean ikertu eta zaharberritzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X