GETXOPHOTO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

‘Kalera!’ lelopean, irailaren 3an hasiko da Getxophoto ekimenaren XIV. edizioa

Begihandi taldeak bultzatuta, Getxophotok gizarte bezala hunkitzen gaituzten gaiei aurre egiteko bide bezala ulertu izan du beti irudia.
18:00 - 20:00
Goizean aurkeztu dute Getxophotoren 14. edizioa Algortako portu zaharrean

Aurtengo Getxophotoren 14. edizioa irailaren 3tik 27ra bitartean ospatuko da. Pandemiak jaialdia eraldatzera bultzatu du, eta horren ondorio da edizio parte-hartzaileago, kalezaleago eta digitalago bat sortu izana.

Izaera transmedia baten aldeko apustua egin du aurten Begihandi kolektiboak sustatutako jaialdiak, eta erakusketa, web, sare sozial, topaketa edota publikazioen bidez bere audientziaren pentsamendu kritikoa sustatzea espero du.

Jon Uriarte, Londresko The Photographers’ Galleryko komisario digitala, izango da aurten Getxophotoko zuzendari. Jaialdiak eremu publiko eta digitala arakatzea du helburu, protestarako, errekonozimendurako eta esperimentaziorako bide berri bat irekita.

Erakusketei dagokienez, Getxophotok espazio publikoen alde egingo du. Gainera, aurtengo edizioan eremu berri gehiago erabiliko dira, hala nola Correos egoitzaren aurrealdea eta Urgull kaleko eraikin munizipala, besteak beste.

Online programa

Espazio publikoez gain, online plataformen alde ere egingo du Getxophotok. Lehengo aldiz, podcastei tokia eskainiko zaie jaialdian, Radio Ambulanterekin elkarlanean arituko baita.

Horrez gain, jaialdiak aurpegirako Instagram filtroei ere egingo die tokia. Programak aurpegirako Instagram filtroen lehenengo lehiaketa jarri du abian; hala, norberak bere kartel propioa diseinatu eta partekatzeko aukera izango du.

Parte-hartze handiagoa

Jaialdiak itxialdian zehar ere parte-hartzea bultzatzen eta sustatzen egin du lan. Horren erakusle da Pantaila Partekatua ekimena. Bertako bizilagunei itxialdian zehar egin dituzten bideo-deien argazkiak bidaltzeko eskatu zaie.

Halaber, nazioarteko hirugarren Open Call proposamena ere martxan da, jaialdian parte hartu nahi duen artista ororentzako erakusleihoa.

Herri Partaidetza beste ekimen dat da. Algortako Dendak taldearekin batera antolatu da, eta aurtengo gaiarekin lotura duen argazki bakar bat bidalita parte hartzeko aukera ematen du.

Beste ekitaldi, bisita gidatu eta kolaborazioak

Aurrez azaldutako guztiaz gain, euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren bisita gidatuek osatuko dute programa. Erakusketa bakoitzaren gakoak eta testuingurua aurkeztuko dituen bitartekari baten eskutik, egun osoko bisitak eskainiko dira, euskaraz zein gaztelaniaz.

Getxophoto Por jaialdiko beste bisita formatu bat da. Borja Crespok, Yogurinha Borovak, Miren Amurizak eta Jone Uriak gehien gustatu zaien erakusketaren inguruan duten ikuspuntu pertsonala eskainiko dute.

Elkarrizketei dagokien atalean, Hamaiketako ekitaldia da azpimarragarriena. Bertako artistak diren Helena Goñi eta Javier Mendizabalekin kontu-kontari ibili eta hamaiketako bat partekatzeko aukera izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X