Beste museo batzuekin partekatuko dituen 49 artelan aurkeztu ditu Artiumek
15 euskal artistaren 49 lan aurkeztu dituzte gaur Artium Gasteizko museoan. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 150.000 euroko ezohiko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten artelanak erostera, eta Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Tabakalera zentroak elkarlanean erabaki dute laguntzaren bidez zein artelan erosi.
Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako museoekin partekatu daitekeen bilduma bat osatzen jarraituko du Gasteizko museoak.
Gaurko aurkezpen ekitaldian azaldu dutenez, helburu hirukoitza du Eusko Jaurlaritzak bigarren aldiz eman duen dirulaguntzak: "covid-19ak gogor jotako sektore ezegonkorrean ekonomia arintzea, ondare historiko artistiko publikoa aberastea eta eguneratzea eta, azkenik, museoen eta euskal arte garaikidean espezializatutako zentroen arteko ekintza bateratua eta koordinatua indartzea".
Funtsa, azkenean, 15 artistaren (zazpina gizon-emakume eta talde bat) 49 lanek osatzen dute:, argazkiak, eskulturak, collageak, bideoak, instalazioak, marrazkiak eta obra grafikoak.
Honako artista hauen artelanak dira 2021eko bilduman daudenak: Raisa Álava, Malús Arbide, Manu Arregui, Juana Cima, Patxi Cobo, Detritus, Raúl Domínguez, Iñaki Garmendia, Iñaki Gracenea, Asunción Goikoetxea, Kimia Kamvari/Nader Koochaki, Gala Knörr, Erlea Maneros Zabala, Merche Olabe eta Manu Uranga.
Albiste gehiago artea
Rekalde aretoak 'Blue Lines' Leo Burgeren erakusketarekin hasiko du Barriek zikloa
Bilboko Rekalde aretoak 'Barriek' erakusketa-zikloaren edizio berri bat hartuko du, urritik 2026ko azarora arte. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak erakusten ditu ziklo horrek. Lehenengo erakusketa 'Blue Lines' izango da, Leo Burge artistarena. Abenduaren 14ra arte egongo da zabalik, eta, ondoren, María Muriedasen lanak izango dira ikusgai abenduaren 16tik 2026ko otsailaren 8ra, eta Ra Asensirenak, otsailaren 10etik apirilaren 12ra. Geroago, Mar de Dios artistaren erakusketa apirilaren 14tik ekainaren 21era egongo da ikusgai, Amaia Molineterena ekainaren 23tik abuztuaren 30era eta, azkenik, Maider Aldasororena, irailaren 1etik azaroaren 2ra.
Maria Helena Vieira da Silvaren abstrakzio konplexuei atea ireki die Guggenheimek
"Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia" erakusketak Frantzian bizi izan zen XX. mendeko portuges margolariaren (Lisboa, 1908-Paris, 1992) lanak biltzen ditu. "Margolan bat ez da sekula amaitzen”, esan zuen Vieira da Silvak. Musika: "Nao es tu, faculdade de sentir", Mikel Laboa
"Hamairu Centaurusera" Sergio Pregoren instalazioa desmuntatzen hasi dira Arte Ederren Bilboko Museoan
Bilboko Arte Ederren Museoan azken hiru urteotan izan den Sergio Pregoren artelana, zuri-beltzezko hamalau puzgarriz osatutako instalazioa, kentzen hasi dira gaur. Museoan egiten ari diren handitze-lanek eragindako hutsunea aprobetxatuz jarri zuten instalazioa, eta, orain, erretiratzeko ordua heldu zaio. Sergio Pregok berak ekin dio lanari. Sortzaile hondarribiarraren instalazio honen memoria eta hari buruzko hausnarketa jasotzen dituen liburua ere argitaratu du Museoak.
Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura Bilbora itzuli da
Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura monumentala Bilboko Arte Ederren Museoaren sarreran dago jada. 2018tik Chillida Lekun egon da, kontserbazio-arrazoiengatik. Lanak lau metroko altuera eta 18 tonako pisua du, eta BBVAren enkarguz sortu zuen Eduardo Chillidak 1991n. Aurretik, bi hamarkada inguru eman zituen "Burdinaren gorazarrea III" lanak Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian.
"Hormaren kontra" Pablo Ochoa de Olzaren lanen erakusketa, Bilbon
Bilbon, Ondare aretoan, azaroaren 15era arte egongo da ikusgai nafar artista eta grafitigile erretiratuaren lanen erakusketa. 40 lan baino gehiago bildu dituzte, grafitia 1965ean Filadelfian sortu zeneko 60. urtemuga ospatzeko.
Bilboko Guggenheim museoak 478.315 bisitari izan ditu ekainetik abuztura; historiako bigarren udarik onena izan da
Iazko aldi berean baino 4.822 bisitari gehiago izan ditu, eta aurten 921.971 bisitari izan ditu dagoeneko. Jende gehien bildu zen eguna abuztuaren 13a izan zen, asteazkena, 8.472 bisitari izan zituen egun osoan zehar.
EITBk eta Artiumek hitzarmena sinatu dute arte garaikidearen ondarea ikus-entzunezko lanen bitartez zabaltzeko
2025ean garatuko den lehen proiektua Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artisten ibilbideei buruzko bi pieza dokumental ekoiztea izango da.
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, egitarau berezi batekin
Irekierarekin, museoak "mugarri garrantzitsua jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Arteleku zentroaren lehen 15 urteei begira, Artiumen
Gasteizko museoak Gipuzkoako arte eta kultura garaikideko zentroaren artxiboa arakatu du, Mikel Onandia, Sergio Rubira, Leire Vergara eta Beatriz Herraezen komisariotzaren pean.