ARTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artoteka plataformaren bitartez artelanak alokatu daitezke hiru hilabetez

Artelanak hiru hilabetez maileguan hartzeko aukera ematen du Artoteka proiektuak, 50 euroren truke. Lanak Bizkaiko artistenak dira, eta eurak ezagutzeko aukera ere badago, obra etxera eramaten dizutenean.
18:00 - 20:00
Artoteka plataformaren bitartez artelanak alokatu daitezke hiru hilabetez
Artelanak hiru hilabetez maileguan hartzeko aukera ematen du Artoteka proiektuak, 50 euroren truke. Lanak Bizkaiko artistenak dira, eta eurak ezagutzeko aukera ere badago, obra etxera eramaten dizutenean.

Albiste gehiago artea

Leo Burge exposición en Sala Rekalde, dentro del programa Barriek.
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Rekalde aretoak 'Blue Lines' Leo Burgeren erakusketarekin hasiko du Barriek zikloa

Bilboko Rekalde aretoak 'Barriek' erakusketa-zikloaren edizio berri bat hartuko du, urritik 2026ko azarora arte. Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten artisten lanak erakusten ditu ziklo horrek.  Lehenengo erakusketa 'Blue Lines' izango da, Leo Burge artistarena.  Abenduaren 14ra arte egongo da zabalik, eta, ondoren, María Muriedasen lanak izango dira ikusgai abenduaren 16tik 2026ko otsailaren 8ra, eta Ra Asensirenak, otsailaren 10etik apirilaren 12ra. Geroago, Mar de Dios artistaren erakusketa apirilaren 14tik ekainaren 21era egongo da ikusgai, Amaia Molineterena ekainaren 23tik abuztuaren 30era eta, azkenik, Maider Aldasororena, irailaren 1etik azaroaren 2ra.

Sergio Pregoren artelana desmuntatzen hasi dira Arte Ederren Bilboko Museoan.
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Hamairu Centaurusera" Sergio Pregoren instalazioa desmuntatzen hasi dira Arte Ederren Bilboko Museoan

Bilboko Arte Ederren Museoan azken hiru urteotan izan den Sergio Pregoren artelana, zuri-beltzezko hamalau puzgarriz osatutako instalazioa, kentzen hasi dira gaur. Museoan egiten ari diren handitze-lanek eragindako hutsunea aprobetxatuz jarri zuten instalazioa, eta, orain, erretiratzeko ordua heldu zaio. Sergio Pregok berak ekin dio lanari. Sortzaile hondarribiarraren instalazio honen memoria eta hari buruzko hausnarketa jasotzen dituen liburua ere argitaratu du Museoak.

Escultura de Chillida en el Bellas Artes de Bilbao
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura Bilbora itzuli da

Eduardo Chillidaren "Burdinaren gorazarrea III" eskultura monumentala Bilboko Arte Ederren Museoaren sarreran dago jada. 2018tik Chillida Lekun egon da, kontserbazio-arrazoiengatik. Lanak lau metroko altuera eta 18 tonako pisua du, eta BBVAren enkarguz sortu zuen Eduardo Chillidak 1991n. Aurretik, bi hamarkada inguru eman zituen "Burdinaren gorazarrea III" lanak Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian.

Gehiago kargatu