Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txomin Badiolak egin du Musika Hamabostaldiko kartela

Abuztuaren 3tik irailaren 1era izango da musika jaialdiaren 84. edizioa.
Musika Hamabostaldiko kartelaren zati bat
Musika Hamabostaldiko kartelaren zati bat

Txomin Badiola artistak (Bilbo, 1957) sortu du Musika Hamabostaldiaren 2023ko edizioaren kartela. Abuztuaren 3tik irailaren 1era egingo dute musika klasikoko jaialdiaren 84. edizioa.

Badiolak Gure Artea saria jaso zuen 2015ean, eta Bilboko Arte Ederren Museoak eta Reina Sofía museoak atzera begirako erakusketak eskaini dizkiote.

Hamabostaldiak Badiolari eskatu zion bezala, Jorge Oteiza artistaren itzala nabari da kartelean (Oteizaren obran aditu handia da Badiola, eta berak egin du Oteizaren katalogo arrazoitua), eskultorearen heriotzaren 20. urteurrenean. "Horrelako lanen bat proposatzen didatenean, nire lanetatik aldentzen saiatzen naiz, nire lan plastikoek komunikazioaz oso bestelako ideiekin jarduten baitute. Izan ere, lotura dute nolabaiteko inkomunikazio mailarekin, kontra egiten diote mezu gisa kontsumitua izateari. Eta kartel batek, definizioz, hori lortu behar du, mezu bat erraz jasoa izatea", adierazi du Badiolak.

Eskultore bilbotarrak gai grafiko bat sortu du, Oteizak 1956an "Relieve directo. Homenaje a Bach"murala egiteko landutako zirriborroetatik abiatuta; mural hori bizileku pribatu batean egon zen, eta egun Nafarroako Unibertsitatea Museoaren bilduma osatzen duten piezatako bat da.

Badiolaren aurretik, Hamabostaldiko kartela egin dute: Azucena Vieites, Ibon Aranberri, Pello Irazu, Itziar Okariz, Juan Luis Goenaga, Manu Muniategiandikoetxea, Elena Odriozola, Jesus Mari Lazkano…

Musika Hamabostaldia Quincena Musical kartela cartel Musika Hamabostaldia Quincena Musical kartela cartel

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X