Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artiumek "San Simón 62" Lizasoko komunari buruzko filma aurkeztu du

Irati Gorostidiren eta Mirari Echevarriren filmaz gain, gasteiztar museoak "Beste adibide berri batzuk" Alejandro Cesarco txiletar artistaren erakusketa ere paratu du gaurdanik.
"San Simón 62"
"San Simón 62"

Artium Gasteizko museoak "San Simón 62" Irati Gorostidiren eta Mirari Echavarriren filma jarriko du ikusgai gaurdanik hurrengo ekainaren 18ra arte.

2022ko pelikula honetan, Gorostidi eta Echavarri Lizasoko komentura hurbildu ziren, Nafarroan, 1980ko hamarkadan Arco Iris komunitatea egon zen komentura, talde haren kide izan ziren amen oroitzapenek erakarrita.

Urte horietan, komentua Arco Iris komunitatearen egoitza izan zen: hormak lore-motibo izugarriz apaindu zituzten, eta bertako aretoetan New Age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatu zuten. Gaur egun, klausurako monjeak bizi dira eraikinean, eta gertaera haren arrastoak ia hautemanezinak dira.

Alejandro Cesarco

Gainera, Gasteizko museoak Alejandro Cesarcoren (Montevideo, Uruguai, 1975) lanei eskainitako erakusketa honek artistak zenbait euskarritan egindako obrak biltzen ditu –argazkiak, bideoak eta testuetan oinarritutako piezak–. Obra horiek ikaskuntzaren esperientziari eta eraikuntzari buruzko gogoeta proposatzen dute, baita memoriari, pertzepzioari eta hizkuntzari lotutako prozesuei buruzkoa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

"Erresonantziak" sailak dokumental bat eskaini dio Esther Ferrerri eta beste bat Mari Puri Herrerori.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Erresonantziak" dokumental saila, Esther Ferrer eta Mari Puri Herrero artistei begira

EITBk eta Artiumek Mari Puri Herrero (Bilbo, 1942) eta Esther Ferrer (Donostia, 1937) protagonista dituzten bi lan dokumental aurkeztu dituzte. Publiko berrien artean kultura garaikidearen dibulgazioan sakondu nahi du dokumental sortak, eta ETB On atarian daude ikusgai. Herreroren atalari Uxue Alberdik jarri dio ahotsa, eta Ferrerenari Marina Suarezek. Hurrengo atalak Gema Intxaustiri eta Itziar Okarizi eskainiko dizkiete.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan

Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X