Urriak 18 eta 19
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan

Bilboko museoaren 28. urteurrena dela eta, sarrera librea izango da larunbat-igandeetan. Aldez aurreko erreserba agortuta dago, baina txarteldegian sarrerak egongo dira, museoa bete arte.
Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldea 2025eko udazkena

Guggenheim Bilbao Museoaren irekieraren 28. urteurrena bete dela eta (1997ko urriaren 18an inauguratu zuten), museorako sarrera doakoa izango da larunbatean eta igandean.

Txartelen aldez aurreko erreserba agortuta dago, baina Museoko txarteldegietan eskuragarri egongo dira sarrerak, gehienezko edukiera bete arte. Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Egun, behin-behineko erakusketa hauek daude bertan ikusgai: “Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomía”, “Sky Hopinka: Korde gabe”, “Barbara Kruger: Another day. Another night” eta “Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X