Ikasketa zentroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artium Museoak AMA ikasketa zentroa sortu du

“Arte garaikideari buruz modu kritikoan pentsatzea” da helburua. Otsailean, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketari buruzko memoria ariketa proposatuko du.
<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2012/08/24/702539/702539_artium_1024x576_thumbnail.JPG"/><br/><strong>artium</strong>

Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak AMA ikasketa zentroa jarri du martxan, “arte garaikideari eta haren ahalmenei eta hedapenari buruz modu kritikoan eta testuinguruan kokatuta pentsatzeko, ikertzeko eta hausnartzeko espazio berria”, museotik azaldu dutenez.

Ikasketa zentro berria ostegunean, urtarrilak 29, zabalduko da, 'Honako lur hura habitatzeko moduak' izeneko bi eguneko programarekin. Marwa Arsanios artistaren 'Lurrak ez du jaberik izango' erakusketa izango du abiapuntu, eta banaketa, jabetze eta erauzte politikei buruzko pentsamendu eta hausnarketa gune bat irekitzea du helburu.

Martxoak 3

AMA ikasketa zentroaren bigarren proposamenak 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako hilketen inguruko memoria ariketa proposatuko du otsailean, 50 urte betetzen direnean. “Memoria hori, arlo materialean —objektuak, artxiboak, euskarriak— nahiz immaterialean —hainbat belaunaldiren oroimenean bizirik dirauten gertakari haiei lotutako oroitzapenak— adieraziko da”, museoak zehaztu duenaren arabera.

'Memoriaren taupadak: memoriaren euskarriak' otsailaren 26tik 28ra bitartean egingo da, eta memoria hori gaur egun nola berpizten den aztertuko da bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X