Artea
2022/08/22 - 12:00
Guggenheim Museoak bere ordutegia luzatu du
Norman Fosterren erakusketaren bisitari kopuru handiaren ondorioz, museoak bere ordutegia luzatu du. Astelehen honetatik irailaren 18ra arte Guggenheimek egunero bere ateak ordu bat lehenago (09:00etan) irekiko ditu, eta ordu bat beranduago itxiko ditu ostiral eta larunbatetan (21:00etan).
2022/08/20 - 22:47
Artoteka plataformaren bitartez artelanak alokatu daitezke hiru hilabetez
Artelanak hiru hilabetez maileguan hartzeko aukera ematen du Artoteka proiektuak, 50 euroren truke. Lanak Bizkaiko artistenak dira, eta eurak ezagutzeko aukera ere badago, obra etxera eramaten dizutenean.
2022/08/19 - 18:42
Antzerkia Aste Nagusiaren atariko, eskaintza zabal eta anitzarekin
Musikalak, kabareta, satira, komedia eta drama nagusi izango dira datozen egun eta asteetan Bizkaiko hiriburuko agertokietan.
2022/08/19 - 16:53
20 urte Eduardo Chillida gabe
Gaur betetzen dira 20 urte Eduardo Chillida, mundu osoan miresten den eskultorea eta dudarik gabe euskal artistarik handienetakoa hil zela. Chillida hil baino bi urte lehenago, 2000. urtean, ireki zen Chillida Leku, artistaren ondare eta izpirituaren gordelekua.
2022/08/19 - 16:09
1924. urtean jaioa, Eduardo Chillida XX. mendeko artistarik nabarmenetako bat bilakatu zen
1924. urtean Donostian jaioa, arkitektura kasketak hasi zituen, baina berehala nabarmendu zen eskultore gisa Parisen. Gerora Euskal Herrira itzuli, eta XX. mendeko artistarik nabarmenetako bat bilakatu zen.
2022/08/15 - 20:54
Berlingo harresian Brézhnev eta Honecker elkarri musuka margotu zituen artista hil da
Dmitri Vrubel artista plastiko errusiarra Alemaniako hiriburuan hil da 62 urte zituela, 1990az geroztik bizitoki zuen hirian. Haren lanik ospetsuena harresia erori eta gutxira, 1991ko udaberrian, horma gainean margotu zuen grafitia izan zen, Berlingo atrakzio turistiko nagusienetakoa bilakatua.
2022/07/26 - 15:40
Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro bideratuko ditu Iruña-Veleiako aztarnategia berritzera
Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak ingurua "sendotu eta lehengoratzeko" proiektua garatuko dute 2025era arte, aztarnategiaren "ospe ona berreskuratzeko".
2022/07/25 - 14:53
Zabalik da Agustin Ibarrolaren Omako Baso berria
Lehengo basoa gaitzak hondatu zuela eta, haren erreplika egiten ari dira Kortezubin bertan. Ekaina amaieran hasi ziren zuhaitz berriak margotzen eta 2023ko irailean amaituko dute. 700 zuhaitz izango ditu Omako Baso berriak, eta prozesua ikusi ahal izango da aurrez erreserbatutako bisita gidatuetan.
2022/07/25 - 14:39
Lehen bisitariak sartu dira dagoeneko Omako Baso berrira
Gaur zabaldu dute Agustin Ibarrolaren Omako basoa. Amaitu gabe badago ere, jada margotuta dauden zuhaitz multzoez gozatu ahal izan dute lehen bisitariek.
2022/07/23 - 15:46
Zenbat eta ikertuagoa artista, orduan eta ziurragoa bere artelanen jabetza
Oteizari buruz Donostiako Eliz museoak ipini duen erakusketatik abiatuta Haizea Barcenillak artelanen jabetza ziurtatzeko erabiltzen diren bide batuk aipatu ditu: ikerketa, matriala, garaia...
2022/07/21 - 17:00
Astelehenean irekiko dute Omako Basoa bisita gidatuentzat
2023ra arte, pintaketa eta atontze lanetan arituko dira, bi epetan, eta gaur bertatik bertara ikusi ahal izan dugu Basoaren oraingo itxura.
2022/07/18 - 19:11
Lorenzo Ascasibar eskultorea zendu da
Gipuzkoar artista erlijiosoak, euskal eskultura figuratiboaren ordezkari nagusienetakoak, 91 urte zituen.
2022/07/18 - 15:23
Omako Baso berrituak 700 zuhaitz hartuko ditu, eta 2023ko irailean egongo da amaituta
Agustin Ibarrolaren sormen lana uztailaren 25ean irekiko dute bertan lanean ari direla oraindik ere, eta bisita gidatuak aurrez erreserbatzen dituztenekin bakarrik egingo dira.
2022/07/17 - 18:01
Punta Begoñako Galerietan sorkuntza garaikidea ikusgai, Getxoarteri esker
Uztailaren 15etik 17ra egongo dira ikusgai artelanak. Besteak beste, emanaldiak, artistekin topaketak, bisita gidatuak eta Getxon barrena ibilbideak antolatu dituzte. Jarduera guztietarako sarrera doakoa izango da.
2022/07/14 - 18:02
18 artista berriren lanak jasotzen ditu Ertibil erakusketak
Erakusketa ibiltariaren 40. edizioa gaur abiatu da Rekalde aretoan, Bilbon.
2022/07/11 - 13:32
Chema Madozen 32 argazki, Gasteizen
"Gauzen natura" erakusketa Amarika aretoan egongo da ikusgai irailaren 25era arte.
2022/07/07 - 17:06
"Euskal artisten programa, 2015–19" erakusketa aurkeztu du Guggenheimek
Basque Artist Program-Euskal artisten programaren bost edizioetan parte hartu duten hamar euskal artisten lanak jarri dituzte ikusgai Bilboko museoan.
2022/07/06 - 13:11
Gure Artea saria, Mari Puri Herrero, Nora Aurrekoetxea eta Consonni argitaletxearentzat
Herrerok ibilbidea aitortzeko saria jasoko du; Aurrekoetxeak, sorkuntza lanaren omenezkoa eta Conssonik, arte plastiko eta ikusizko arloan agenteek egindako lana aitortzekoa. Udazkenean emango dizkiete, Tabakaleran.
2022/07/02 - 19:50
''Volatineros'' ikuskizunak Bilboko Itsasadarra zeharkatu du, 10 metroko altueran
Bilboko publikoa aho bete hortz utzi dute Nostraxladamus Aragoiko konpainiaren funanbulistek eta akrobatek, atzo eskainitako estreinaldi mundialarekin.
2022/07/01 - 14:52
D'Museoak ez du zalantzarik "Oteiza Argentinan" erakusketako obren egiazkotasunaren eta egiletzaren inguruan
Donostiako Santa Marta Museoak "Oteiza Argentinan" erakusketako 16 obren benetakotasuna aldarrikatu du, eta "ausartegia" iritzi dio Oteiza Fundazioak berorien egiletza Jorge Oteizari ez dagokiola esan izanari.