Dozena erdi bertso-saiotako ale aukeratuak, Hitzetik Hortzeran
Egoitz Aizpuru Sanz gai jartzaile oñatiarra hartuko du mahai bueltan asteon Jon Artano Izetak. Egoitzek Gaijartzailea Emagin izeneko hitzaldia eman du Bertsolamintzaren baitan eta mamitutako teoriak azalduko ditu platoan, adibide eta guzti.
Bertsolamintza Durangoko eta Villabonako saio esperimentalek itxi dute hurrengora arte. Egoitz Aizpururen esanetara burutsu eta umoretsu kantatu zuten Ainhoa Agirreazaldegik, Onintza Enbeitak eta Jon Maiak Plateruenan. Villabonako Gurea aretoan ere izan zen gogoetatik eta umoretik hitzaldien, eta bazkariaren, osteko bertso saioan. Beñat Gaztelumendi bertsokideei epitafioak asmatuz jarri zuten eta erakutsiko dute zer kantatu zien Amets Arzalusi, Uxue Alberdiri eta Imanol Lazkanori, baita hiru horiek nola erantzun zioten ere.
Araba eta Nafarroako Txapelketen berri ere emango dute. Bera eta Zigoitiko finalerdietako laburpen bana emango dute. Jon Barberenak lortu zuen finalerako txartela Beran; eta Manex Agirrek Zigoitian.
Asteko 'Jasotako'a Itziartik igorri dute. Bertako Bikain jatetxean Jon Maia eta Unai Iturriaga bata bestearen larrutik kantari jarri zituen Unai Guijarrok, eta gaixto aritu ziren bertsolariak. Bertso pare mundiala erakutsiko dute handik. Belfasteko Bertso Dinner-era joateko lehiaketa ere martxan da. Eta hasi dira Amets Arzallusek eta Andoni Egañak jarritako puntuei erantzunaz bertsozalen bideoak iristen, lehenbizikoak erakutsiko dituzte.
BertsoDinnera
Apirilaren 30ean izango da BertsoDinnera Belfasten. Lehiaketan parte hartzeko bertsodinner@eitb.com helbidera bidali behar dira bideoak. HHk facebooken duen txokoan ere zintzilikatu daitezke edo posta arruntez bidali (Bertso Dinner Lehiaketa. Hitzetik Hortzera. Miramon Pasealekua 172, 20.014 Donostia). Argibideak 943011684 eta 943011685 telefonoetan.
Zuri-beltzekoan Balendin Enbeita udaberriari txio-liroka, 1974ko neguan Donostian egindako kantaldi batetik. Eta Zappingean 1993ra arte egingo dute jauzi. Zestoako bainuetxean egin zen aurreneko Bertsolamintzako une berezienetakoa. Bertsozale askok oraindik gogoan izango dute Jon Sarasuak eta Andoni Egañak egindako dueto harrigarria. Aretxabaltarra zarauztarraren kantuari lotu zitzaion honen ezpainak irakurriz.
Hitzetik Hortzera: Igandean, 21:00etan, ETB-1en. Eta bezperatik ikusgai eitb.com-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
Txapelketako lehen saioa irabazita, finalaurrekoetarako pase zuzena eskuratu du gasteizko bertsolariak. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da Laudioko Kasinoan, 17:30ean.
Arabako Bertsolari Txapelketa, abiatzear
Arabako txapelketaren XVII. edizioko lehen saioa Oionen egingo dute, larunbatean. Aroa Arrizubietak, Felipe Zelaietak, Iñaki Viñasprek, Martin Abarrategik, Sabin Abarrategik eta Unai Andak kantatuko dute.
Euskarak biziraun dezan lan egin duten guztiei eskaini die azken agurra Maddi Ane Txoperenak
Bizkarsoro filmari erreferentzia egin, eta euskararen kontra aritu direnen aurrean altxatu direnak izan ditu gogoan Maddi Ane Txoperenak, Donibane Lohizuneko Jai Alain.
Maddi Ane Txoperenak irabazi du Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Maddalen Arzallusekin jokatu du azken buruz burukoa, eta, azkenean, Txoperena gailendu da finalean. 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bost finalistek hartuko dute parte.
Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest
Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.
Osatu da Xilaba bertsolari txapelketaren finala jokatuko duen seikotea
Larunbateko saioa irabazita, Maddi Ane Txoperenak eskuratu du finalerako txartela, Aitor Servier eta Irantzu Idoaterekin batera. Finala hilaren 31n jokatuko dute, Donibane Lohizunen.
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.