Txapelketa Nagusia 2013
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amets Arzallus nagusitu da Gernikako finalaurrekoan

Bertsolari hendaiarrak 717 puntu batu ditu, eta finalaurrekoetarako bigarren itzulirako zuzenean sailkatu da.
Amets Arzallus nagusitu da Gernikan. Argazkia: Gari Garaialde.
Amets Arzallus nagusitu da Gernikan. Argazkia: Gari Garaialde.

Amets Arzallus bertsolari hendaiarrak irabazi du Gernikan jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehendabiziko finalaurrekoa, eta bigarren itzulirako sailkatu da.

Honako puntuazioa lortu dute bertsolariek: Amets Arzallus (717 puntu), Jokin Uranga (657,5 puntu), Jone Uria (653 puntu), Jon Martin (640,5), Julio Soto (639,5), eta Nerea Elustondo (633,5 puntu).

Gaur lorturiko lehen postuari esker, finalaurrekoetarako bigarren itzulirako zuzenean sailkatu da, eta, azaroaren 23an Elizondon jokatuko den saioan kantatuko du oraindik erabakitzeke dauden beste bost bertsolarirekin batera.

Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirela, 1.500 bertsozalek bete dute Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekua. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Gernika-Lumoko udalak eta inguruko bertso eskolek saioa antolatzeko eman duten laguntza.

Gaur Gernika-Lumon botako dituzten bertsorik onenak eta bertsolarien iritziak eskainiko ditu bihar Hitza Jolas bertso irratsaioak, 14:00tatik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X