2013ko finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agortu egin dira bertso txapelketa nagusirako sarrera guztiak

Iñaki Muruak jakinarazi duenez, ez dago sarrerarik inon. eitb.com-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu abenduaren 2an.
18:00 - 20:00
BEC beteta egongo da abenduaren 15ean

Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen presidenteak Euskadi Irratian jakinarazi duenez, Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusirako sarrera "guztiak" agortu dira. "ez daude inon, ez tabernetan ez inon", adierazi du. "Albiste ona da berez", horren esanetan, baina "batzuek ezusteko galanta hartuko dute".

Jendeak Internetez erosteko aukera baliatu duela ere azpimarratu du Euskadi Irratian. Ez dira sarrera gehiago jarriko salgai.

Zozketa eitb.com-en

2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala abenduaren 15ean izango da, Barakaldoko BECen, eta eitb.com-ek bi sarrera bikoitz ditu zozkatzeko. Parte hartzeko, oso erraz: mezua bidali behar da EITB Kulturak Twitterren eta Facebooken dituen kontuetara. Dena delako mezuan 2009ko finaleko oroitzapenen bat aipatu beharko da.

Zozketan parte hartzeko epea astearte honetan, hilak 12, abiatuko da, 12:00etan hasita, eta abenduaren 1ean bukatu, 22:00etan. Parte-hartzaile guztien artean zozkatuko dira sarrerok, eta irabazleen izenak biharamunean, abenduaren 2an, astelehenean, jakinaraziko dira eitb.com-en.

Twitter bidez parte hartu nahi dutenek txioa bidali beharko dute @EITBKultura kontua aipatu eta #bertsofinala traola erabilita. Facebook nahiago dutenek, aldiz, iruzkina sartu beharko dute EITB Kultura orrialdean.

eitb.com-ek bertatik bertara jarraituko du abenduaren 15eko Bertsolari Txapelketaren finala, eta streaming bidez ikusi ahalko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X